Albisteak

Eskala txikiko abeltzaintza
Inurri eta afidoen arteko harreman kuriosoa

http://www.oipl.net/?doctoral-dissertation-help-bibtex Gure inguruan batzuetan ikusteko zailak diren erlazio eta fenomenoak gertatzen dira, horietako bat inurrien eta afidoen arteko sinbiosia da. Erlazio horretan, inurriak afidoen “artzain” kontsidera daitezke, beraiengandik elikagaiak eskuratzen dituztelako hainbat arriskutik babesten dituzten bitartean. 


Eskala txikiko abeltzaintza

http://crossfitbeyond.com/?p=dissertation-consultation-services-editing Lorazain askok hainbeste gorrotatzen dituzten afido edo landare zorriek askotan aliatu bat izaten dute beraiekin, inurri espezie batzuk lagun dituzte.

http://connectchurch.se/?p=term-paper-uni-due Izan ere, sinbiosi erlazio kuriosoa existitzen da bi animalia horien artean, eta inurriak “artzain” papera hartzen du. Afidoak landare izerdia xurgatuz elikatzen dira, batzuen gorrotoa piztuz. Baina askok ez dakite ondoren substantzia gozo bat jariatzen dutela gorputzetik. Inurriek “ligamaza” izeneko likido hau beraien antenekin afidoak igurtzi eta jariapena estimulatuz atera eta aprobetxatzen dute beraien ninfak elikatzeko. Trukean, afidoak babesten dituzte. Marigorringo eta beste harrapari batzuk hiltzeaz aparte, landare zorriek hosto bat agortzean beste hosto samur batera ere garraiatzen dituzte.

http://saharatravelservices.com/do-my-homework-assignments/ Espezie batzuetan sinbiosi erlazio hau haratago doa, eta inurriek negua iristean afidoen arrautzak jasotzen dituzte inurritegira sartu eta kanpoko hotzetik babesteko. Udaberria iristean, afidoak egunez atera eta oraindik hotzak diren gauetan jasotzen dituzte harik eta tenperatura kanpoan uzteko beste igotzen den arte.

click here Gainera, 2015ean ikerketa batek afido batzuek inurriak kaltetzen zituztela esan zuen. Bertan, bi erlazio mota begiztatu zituzten; bata konbentzionala, jada deskribatutakoa. Horrez gain, afido batzuek inurrien larbek jariatzen duten sustantzia baten oso antzeko bat ekoizten dutela erakutsi zuen, modu honetan inurriak engainatu eta inurritegira eramanak izateko. Bertan, koloniako larben hemolinfa sukzionatzen dute, mutualismo erlazio batetik parasitismo batera pasatuz.

Iturria: CSIC

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...