Albisteak

EuskalNaturako kide Mikel Etxeberriak irabazi du Neiker-Tecnalia saria
Gaur arratxaldean emango diote saria Donostiako Tabakaleran

2017/05/12
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
bisita

CAF-Elhuyar lehiaketak euskarazko ikerketa eta dibulgazioa sustatzea ditu helburu eta aurten estreinatu du Neikerren kategoria berria. Azken horren bidez, lehen sektoreari lotutako aurkikuntzak ezagutarazi nahi dira, eta Mikel izan da lehen saritua. 

 

 


EuskalNaturako kide Mikel Etxeberriak irabazi du Neiker-Tecnalia saria

Aralarreko ardi latxak ikertu ditu lan irabazleak. 2015 urtean zehar GPS teknologia bidez ardien irrati jarraipena egin eta bildutako datuak aztertzen mugimenduetan patroiak bilatu ditu. Bertan, ikusi da ardiek nolabaiteko irizpideak jarraitzen dituztela larratzean. Hau da, beharren arabera habitat hautespena egiten dute eta gune aniztasuna nahitaezkoa da horiek asetzeko. 

Ikerketak goi mendiko artzaintza hobetzeko pistak eskaintzen ditu. Era berean, habitat heterogeneotasunaren garrantzia ere azpimarratzen du. Horrenbestez, EuskalNatura osatzen dugunon izenean zorionak, Mikel! Ikertzen jarraitzeko akuilu izan dadila saria.

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...