Albisteak

Itsas izarrek ikusteko gaitasuna dute
Itsas izarrek begiak dituztela orain 200 urtetik ezaguna zen arren, ez zegoen animalia hauen ikusmen gaitasunaren ebidentziarik.

2014/04/07
Maite Lopez de Arbina
Iruzkinik ez
bisita

Orain arte itsas izarrak animalia sinple gisa ikusi ditugu, eta dituzten begi txiki eta burmuin urriagatik nola edota ea ikusmenik duten ikertzea zaila izan da. Linckia laevigata espeziearekin eginiko ikerketak dio bereizmen baxuko irudia ikusteko gai direla, 200 pixelekoa. Eboluzioan irudia eraiki zezaketen lehen begi hipotetikoen antzekoak direla diote ikerlariek.


Itsas izarrek ikusteko gaitasuna dute
Itsas izar urdina (Linckia laevigata), etxerako bidea burutu ostean koral arrezifean

Itsas izar espezie gehienek beso muturretan begi konposatuak dituzte, artropodoen begien antzekoak direnak baina jatorriz zaharragokoa. Izan ere, ikusmen-sisteman ez da lenterik aurkitzen. Begi bakoitza 150-200 omatidioz osatua dago, omatidioen zabalera 25 μm eta sakonera 60 μm izanez. Omatidio bakoitzak 100-150 fotorrezeptore ditu, kolore gorria duen opsina fotopigmentua erabiliz.

Itsas izar urdina (L. lalevigata), Ozeano Barean eta Indiakoan sakonera gutxiko arrokazko arrezifeetan bizi den espezeia da.  Itsas izar hauek, bi metroko distantziara egonda, arrezifera itzulitzeko gai izan ziren. Gaitasun hau galdu egin zuten begiak kendu zizkietenean (begiak birsortzeko gaitasuna dute, dena dela).

Begien neurketa fisikoak eta etologia bateratatua, itsas izarrek soilik argiaren eta iluntasunaren arteko bereizketa egiteko gaitasuna dutela ondorioztatu dute Kopenhageko Unibertsitateko Anders Garm neurobiologoak eta Lund Unibertsitateko (Suitza) Eric Nilsson zoologoak. Hau da, distantzia txikian itsas zabala eta arrezifea bereizteko gai dira soilik.  Habitateko xehetasunak modu zehatzean ikusten ez dituztenez, ikusmena ez dute elikatzeko edota harrapari edo kideak antzemateko erabiltzen. Ikusmen gaitasun honek, hauen habitat naturala den koral arrezifetik ez urrutzen laguntzen diela uste da. Zehaztasun falta honen arrazoia, burmuin tamaina dela uste da, egin-eginean ere, itsas izarrek neurona kopuru oso txikia dute jasotzen duten ikusmen informazioa interpretatzeko. Begiaren eboluzioan eman zen pauso garratzitsua dela diote ikerlariek, izan ere, eboluzioan irudia eraiki zezaketen lehen begi hipotetikoen antza handia dute.


Estekak

Nationalgeographic.com
Jatorrizko publikazioa

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...