Albisteak

Izaki bizidun erraldoi bat hiltzen ari da
Izaki klonar hau ezagutzen den handiena eta zaharrena da

2017/12/07
Mikel Yarza Unamuno
Iruzkinik ez
bisita

source link Batzuen esanetan munduko izaki bizidun handiena da “Pando”, eta arriskuan dago milaka horzkaden eraginez. Izan ere, zuhaitz bakarraz osaturiko baso hau orain arte jasan gabeko orein populazioa ari da jasaten. Oreinek irteten diren zuhaitz berriak jaten dituzte, eta basoari berrizte naturala ekidin. Hori dela eta, kolonia erraldoi hau pixkanaka hiltzen ari da.

go  


Izaki bizidun erraldoi bat hiltzen ari da

source site “Pando” planetako izaki handiena da. Ez da indibiduo bakarra, kolonia oso bat baizik. Zuhaitz horiek (Populus tremuloides) Europako lertxunaren (Populus tremula) antzekoak dira, eta nahiz eta gain-begirada bat botaz baso arrunt bat ematen duen, zuhaitz indibidual guztiak sustraien bidez lotuta daude super organismo bat osatuz. Izan ere, izaki bakar kontsideratzen da guztiak direlako genetikoki berdinak. Askoren esanetan, existitzen den izaki helduena ere bada, 80 mila urteko adina duela estimatzen baitute. 

Kolonia hau Estatu Batuetan dago, Utah estatuko erdialde- hegoaldean eta 43 hektareako baso bat osatzen du. Gaur egun aipatzen dugun egoeraren arrazoia basoa zahartzen dagoela da, eta hori ez da basoak berrizte ahalmena galdu duelako gertatu, belarjaleek eragindako presioa handitu delako baizik. Izan ere, bertako oreinek azken hamarkadetan gorakada garrantzitsua eduki dute eta populazio horrek elikatu beharra dauka. Oreinek txorten edo zuhaitz helduak bakean uzten dituzte, ezin direlako horien kimu gazteetara iritsi. Behetik datozen txorten berriek, aldiz, ez dute hazteko aukerarik izaten, irten bezain laster jaten baitituzte. Horren ondorioz, indibiduo zaharrez baino ez da osatzen basoa, generazio berriak falta zaizkio-eta.

Txorten zahar gehienek 110 eta 130 urte inguru dauzkate, espeziearen bizi itxaropen arrunta, eta basoko lurrean zuhaitz hil ugari daude (basoaren beste elementu garrantzitsu bat), baina ez da bizi berririk ageri.

Beste behin, gizakiak gaude horren atzean. Izan ere, oreinen gorakada hau azken hamarkadetako gertakari bat da, eta gizakiak bere harrapari nagusiak kendu ditulako gertatu da. Otsorik gabe, populazioak bere kontrol naturala galdu du, eta kopurua igotzeaz aparte beraien portaera ere aldatu da. Gaur egun ez dute harrapariez kezkatu beharra eta lasai asko ibitzen dira janaria aukeratuz eta zonalde bat erdi jana utzi ordez guztiz jaten dituzten topatutako ale guztiak.

 

Iturria: livescience.com

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...