Albisteak

Kalamua sendagai al da?

get Cannabisa ona al da gaixotasunak sendatzeko? Estatu batuetan egin duten ikerketa baten erakutsi da baietz, baina uste zena baino gaixotasun gutxiagotan egiten duela on. Besteetan datuak falta dira oraindik.


Kalamua sendagai al da?

Marihuana Cannabis sativa landarea erabilita sortzen den prestakina da eta droga psikoaktibo gisa eta medikuntzan erabiltzen da gehien. Cannabisaren osagai aktiboa tetrahidrocannabinola (THC) da, nahiz eta kanabinoide gehiago badituen (gutxienez beste 65).

see url Gaur egun eztabaida handia dago marihuanaren inguruan izan ere ez dakite ziur zein gaixotasunekin den erabilgarria. Horregatik Estatu Batuetako ikerlari batzuk zientzian marihuanari buruz esaten dena aztertu dute.

Ikerketa egiteko gizakietan egindako 10.000 ikerketa aztertu dituzte eta 100 bat ondoriotara iritsi dira. Ondorio hauetako bakoitzari "ebidentzia maila" bat esleitu zaio: "eztabaidaezina", "substantzial", "neurrizko", "mugatua" eta "batere ez/ebidentzia falta".

Ikusi dutenez, cannabisa erabiltzen den gaixotasun gehienetan ez dago onurarik eragiten duen ebidentzia nahikorik. Hala ere, frogatu dute badirela marihuana erabilgarria den sintoma batzuk, hala nola, kimioterapiak eragiten duen botagura murriztea, min kronikoa leuntzea eta esklerosi anizkoitzaren espasmoak murriztea.

follow Oraingoz, ezin da jakin gainontzeko gaixotasunetan erabili daitekeen ikerketa gehiago egin behar baita.

 


Estekak

Jatorrizko bibliografia

Leave a comment

http://noxoinfo.com/write-my-paper-for-me-for-free/ Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...