Albisteak

Kinka larrian daude Pirinioetako glaziarrak

2017/11/02
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
bisita

EuskalNaturako kide den Eñaut Izagirrek eta bere lankideek Pirinioetako glaziarren egoera kezkagarria plazaratu dute. Gaur egun, pirinioetako glaziarrek 243 ha-ko azalera hartzen dute, 1850ean baino % 88 gutxiago.


Kinka larrian daude Pirinioetako glaziarrak
Egilea: Eñaut Izagirre Estibaritz

Aspaldidanik jakina da glaziarren egoera oro har ez dela ona klima aldaketaren ondorioz, eta Pirinioak ez dira salbuespen, batez ere Europan hegoalderen dauden glaziarrak izanik, klima aldaketarekiko oso sentikorrak baitira. Pirineotako glaziarrek gainbehera izugarria izan dute 1850. urtetik hona. Orduko datuen arabera, 2000 hektarea glaziar zeuden Pirinioetan. Garai haieko glaziarren azalera handia Izotz Aro Txiki izeneko fluktuazio klimatiko hotz baten ondorioa izan zen. Urteek aurrera egin ahala, berriz, hektarea kopurua nabarmen gutxitu da, harik eta gaur egungo 243 hektareako hedadura eskasera iritsi arte.

Ikerketa egiteko Pirinioetan bertan datuak bildu dituzten arren, 2016ko satelite irudiak ere erabili dituzte eta horietan 19 glaziar zenbatu. Gutxi, 1850eko 52 glaziarrekin alderatuz gero. Gaur egungo glaziar-guneetan handiena Maladeta-Anetokoa da, 96 hektareakoa, eta txikiena Mont Valierrekoa, 2 hektareakoa.

Iturria: Elhuyar

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...