Albisteak

Klima beroketak mokoak handitzea ekartzen ahal du
Australiako hegaztiak behatu dituzte erlazio hori topatzeko

2017/02/09
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
bisita

Symonds eta Tattersall ikerlariek urte ugari daramate hegaztien mokoak ikertzen. Lehenengo, mokoek odola hozteko balio zutela aurkitu zuen Tattersallek eta ondoren hori mokoen tamainarekin erlazionatzen hasi ziren. 

 


Klima beroketak mokoak handitzea ekartzen ahal du
Australiako Gang gang kakatua (Callocephalon fimbriatum)

Kanadako unibertsitateko Tattersall zoologia irakasleak mokoen beste erabilera bat topatu zuen 2009an. Elikadurarako bikaina izateaz gain, kakatuak eta tukanak ikertzearen ikertzeaz, hegaztien termoerregulaziorako ere balio zuela ikusi zuen. Bero irudien bitartez, klima epeleko mokohandiek euren burua freskatzen ahal zutela topatu zuen. 

Aurkikuntza horri tiraka, Australiarako bidea hartu zuen hango txoriak ikustera. Bertan egin zuen topo Symonds ekologoarekin. Bi ikerlariek, batera, tropikoetako piko handiek harriturik hegaztien mokoetan ere Allenen legea betetzen zela egiaztatu zuten. Lege horren arabera, animalien gorputz adarrak zenbat eta klima hotzagoa izan orduan eta laburragoak dira berorik ez galtzeko. Beraz, ekuatorean ahalik eta hego eta moko handienak zeuzkaten beroa galdu eta tenperatura orekatzeko. 

Symondsek, bere aldetik, gaian sakontzen jarraitu du. Behin mokoen handitasunaren zergatia argituta eta orokorrean mundu mailan ere legea betetzen zela ikusita denboran zeharreko joerak ikertzen aritu da. Horrela topatu du klima aldaketaren ondorioz mokoak handitzen ari direla. Aldaketaren bidez, hegaztiek odola mokora ponpatu eta bero gehiago aska dezakete ingurunera berotze globalaren ondorioak neutralizatuz. 

 

Iturria: Audubon

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...