Albisteak

Kloroplastoak "lapurtuz" fotosintesia egiteko gai den animalia

2018/05/24
Ana Garcia del Bao
Iruzkinik ez
bisita

Elysia chlorotica itsas bareak fotosintesi artifizialerako lehen urratsak eman ditu. Izan ere, elikagai iturri du Vaucheria litorea alga eta haren geneak asimilatzen daki. Horri esker, fotosintesia egiteko gai da, landareek edo beste edozein izaki fotoautotrofoek bezala.


Kloroplastoak

Molusku hori, ipar ameriketako kostetan aurkitu da: Estatu Batuetan, Eskozia Berrian eta Kanadan, hain zuzen ere. Gaztea denean, modu heterotrofoan elikatzen da, hots, Vaucheria litorea alga kontsumitzen du. Algaren kloroplastoak bereganatu ostean, berriz, organismo fotoautotrofo bihurtzen da bere metabolismoa erabat aldatzen du.

Animalia horrek garatutako gaitasuna ondo ulertzeak aurrerapauso handia suposatuko luke energia berriztagarrien arloan, bareak kloroplastoak isolatzea lortzen duelako inongo landare zelulen nukleoaren beharrik gabe. Gako hau argituta, plastido isolatuetan oinarritutako sistema artifizialak sortzeko aukera dago, zeintzuei esker energia eskuratu ahalko litzatekeen. 

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...