Albisteak

Marta Macho, dibulgazioa eta erreibindikazioa

2016/12/05
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
bisita

http://www.ngocacr.com/essential-elements-of-a-good-business-plan/ Emakundek saria eman dio Marta Macho EHUko ikerlari eta irakasleari. Saria emakumeak eta zientziara gerturatzeko egindako lanagatik eta emakume zientzilarien istoriak gizarteari helarazteagatik eman dio.


Marta Macho, dibulgazioa eta erreibindikazioa

here Marta Macho (Bilbo, 1962) zientzian murgildu zen eta doktoretza egiten hasi zenean ohartu zen eremu maskulinizatu batean zebilela. Matematikako ikertzaile, irakasle eta dibulgatzaile honek azken urteetan "Mujeres con ciencia" bloga jarri zuen martxan. Blog honetan emakumezkoak zientzian aurrera egiteko zituzten trabak ikusita zientzialari hauen ekarpenak kontatu dizkigu 2014az geroztik. Horregatik aurten Emakundek saritu egin du emakumeak matematikara eta zientzietara gerturatzeagatik eta emakume zientzialariak azaleratzeagatik.

Erreibindikaziorako txoko den blogean dibulgazioa da garrantzitsuena Machoren esanetan. Hala ere, gaur egungo emakumeen lana oso goraipatzekoa dela dio, izan ere egoera bereziki zailei aurre egin dieten emakumeak soilik goraipatzen baditugu kontrako eraginak izan dezake: «Pentsatu ohi da emakume berezia dela arazo horiei guztiei aurre egin diena, eta norbera ez dela horren berezia». Gaur egun zientzia munduan parekidetasuna lortzeko aurrerapausoak eman badira ere, oraindik maskulinizatuta daudela dio Marta Machok, adibidetako bat ingenieritza izanda.

Matematikaren dibulgaziorako literatura erabili izan du, eta hizkuntza unibertsala dela dio. Izan ere, Machok dionez matematika goizean goiz esnatzeko iratzargailutik hasi eta Planet of the Apes (Tximutzarren planeta) filmean gizakiak eta tximinoak komunikatzeko erara arte, Pitagorasen teorema erabiltzen baitute.

Iturria: Berria

Leave a comment

Essays Help Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...