Albisteak

Menopausiaren azalpen ebolutiboa ezpalarta arruntetan
Kume gehiago ez edukitzeko arrazoia topatu dute Exeter unibertsitateko ikerlariek

go 2017/01/18
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
bisita

click Badira bi urte deskubritu zutela orkek ere bazutela menopausiarik. Hagitz gertaera arraroa da, izan ere, gizakietan eta beste balea mota batean bakarrik topatu da orain arte. Azken 43 urtetako populazio datuak aztertu ondoren, kumeen biziraupen probabilitatea handitzeko ematen dela diote adituek. 


Menopausiaren azalpen ebolutiboa ezpalarta arruntetan

Darren Croft-en ikerketa taldeak urteak daramatza Exeter-eko Unibertsitatean baleekin lanean, batez ere ezpalartekin (Orcinus orca, L.)Aurreko ikerketetatik bazekiten orka emeek 30-40 urteko adinetik aurrera ez zutela kume gehiago edukitzen. Alabaina, berriki argitaratu dute horretarako arrazoia: ezpalartek ondorengoak edukitzen jarraitzean euren kumeekin lehiatzen ei dute ondorengoa aurrera nork aterako, azken horiek ere ama izaten hasten baitira. 

Ikerketan Ozeano Bareko ipar mendebaldeko bi populazio aztertu dituzte. Datu demografiko horietan oinarrituz, ikusi dute ama gazteen kumeak helduenak baino arrakasta handiagoa zutela. Gehiago zehaztuz, orka alabak edukitako umeak eta orka amarenak garai bertsuan jaioz gero, lehenengoek 1,7 bider aukera gehiago zuten bizirauteko. 

click Desberdintasun hori da menopausia gertatzeko arrazoia. Behin ezpalartak sasoi heldura iristean, nahiz eta kumeak eduki inbertsio hori handiegia da gero alferrik galdua izateko. Horregatik, menopausiari esker ez dute euren alabekin lehiatu behar janagatik. Horri esker, janaria eta elikagaiak banatzen dituzte taldearen onura zein euren ondorengoena lortzeko. 


Estekak

Jatorrizko artikulu zientifikoa

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...