Albisteak

Okila eta inurria, kontraesan bideragarria

source 2017/10/04
Uxue Sarriegi Aldasoro
Iruzkinik ez
bisita

http://legakisglass.com/?p=buy-a-essay Okila, izatez, inurrijale amorratua da eta zuhaitzen azalen azpian aurkitzen dituen intsektu horiek bere elikaduraren zati esanguratsua betetzen dute. Okilen talde zabalaren baitan kokatzen den espezie bitxi batek, ordea, harreman berezi bat mantentzen du inurri-espezie zehatz batekin. Badirudi Asiako okil gorria (Micropternus brachyurus) eta inurri akrobatak (Crematogaster sp.) elkarrekin bizi direla zuhaitzetako inurritegietan. Gainera, bizikidetza horretatik abantailak ere ateratzen omen dituzte.


Okila eta inurria, kontraesan bideragarria

watch Berez harrapakari-harrapakin erlazioa betetzen duten animalia-talde horiek adostasun batera iritsi eta elkarrekin bizitzeko gai dira. Okilak inurritegia aurkitu eta zulatzen du, barrura sartu eta arrautzak jarri ahal izateko. Inurriek, okilaren jarrera antzematean, eraso egiten diote, baina okilak ez die erasoei erantzuten harik eta inurriak aspertu eta okilari jaramon egiteari uzten dioten arte. Horrela, espezie bien arteko tratu bat sortzen da eta begi-bistaz sinesgaitza dirudien arren batzuek zein besteek onurak ateratzen dituzte harreman sinbiotiko horretatik.

http://shriramselfdrive.com/best-custom-writings/ Alde batetik, okilak bizitokia eskuratzen du habiaren eraketan denbora luzerik eman gabe eta, bestetik, inurriak eta hauen larbak gainerako harrapakariengandik babestuta geratzen dira, okilek uxatzen baitituzte.

http://msqproduct.com/?p=will-you-write-a-paper-for-me Animalion artean batzuk behintzat gai dira paktu bidez bi aldeen adostasuna lortu eta elkarbizitza eroso bat eraikitzeko.

Iturria: La Vanguardia

Leave a comment

follow url Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...