Albisteak

Udaberria aurreratzen denean

2018/05/03
Uxue Sarriegi Aldasoro
Iruzkinik ez
bisita

Klima aldaketa dela-eta, udaberriak geroz eta epelagoak izaten ari dira.  Ikerketa baten arabera, aldaketa horrek Erresuma Batuko basoetako hegaztien txitak gose izatea dakar.


Udaberria aurreratzen denean

Udaberriko tenperatura epelak geroz eta lehenago iristen dira, eta, beraz, beldarrak oso goiz hasten dira jaiotzen. Ondorioz, hegazti askoren kumeak urtaroan zehar beranduago jaiotzen direnerako, ez da nahikoa elikagai egoten, beldar horiek baitituzte janari.
Ikerketan zehazten dute klima aldaketa arazo handia dela euren ekintza biologikoak urteko garai zehatzetan garatzen dituzten animalia eta landareentzat. Kasu honetan bezala, elikadura, hazkuntza eta garapena urtaro-aldaketen menpeko dituzten animaliek heriotza paira dezakete.
Azterketa horretan hiru hegazti espezie ikertu dira: amilotx urdina (Cyanistes caeruleus), kaskabeltz handia (Parus major) eta euli-txori beltza (Ficedula hypoleuca), hain zuzen. Hiruren kasuan ikusi da populazioaren beherakada udaberria aurreratzearekin batera.

Udaberria aurreratzen denean, ezer onik ez.

Iturria: Independent

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...