Albisteak

Zebra muskuilua erasotzaile lanetan

2017/11/15
Uxue Sarriegi Aldasoro
Iruzkinik ez
bisita

Mundu-mailako espezie inbaditzaile arriskutsuenen artean sailkatzen da Dreissena polumorpha espeziea. Izenez zebra-muskuilua, baina ez izatez, muskuilu itxura duen arren ez baita benetan muskuilua, moluskua baizik. Ur geza nahiz gazikaratako animalia txiki honek Errusian du jatorria baina azken urteotan Euskal Herriko erreka eta lakuetan ezarri du habitat berria. Ingurumen Ministerioaren arabera, eta habitat naturalen suntsipenaren atzetik, animalia hauen hedapena da biodibertsitate globalaren galeraren erantzule nagusia.


Zebra muskuilua erasotzaile lanetan

Zebra-muskuilua arriskutsu suertatzearen arrazoi nagusia duen ugaltze-gaitasun azkarra da, bi alditan gauzatzen dena. URA agentziaren esanetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat puntutan aurki daitekeen espeziea da eta badirudi, gainera, zenbait ale autoktono desagerrarazten dituela.

Sortzen dituen kalte ekonomiko zein ekologikoei aurre egiteko euskal administrazioak zenbait ekintza prestatu ditu. Abenduan ekingo zaio, esaterako, espezie inbaditzaileak Nerbioi ibaiaren behe-ibilgua kolonizatzea saihesteko planari.

Iturria: URA

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...