Albisteak

Zergatik hasi ziren landareak intsektuak jaten?

2017/02/08
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
bisita

Landare haragijaleek mekanismo molekular bera dute intsektuak digeritzerako garaian, nahiz eta espezien artean ahaidetasunik ez dagoen. Gaixotasunen aurkako hostoetako defentsa proteina batzuk digestio entzima bilakatu dira Australia, Asia eta Ameriketako hiru espezietan.


Zergatik hasi ziren landareak intsektuak jaten?

Landare haragijale guztiak mantenugai gutxiko lurretan bizi dira. Lur horietan nitrogenoa falta da eta berau ezinbesteko molekula da bizi ahal izateko. Behar hori lurretik lortzeko zailtasunak direla-eta intsektuak jatera jo dute, eta horretarako animaliek ihes egin ezin duten segada bat garatu dute. Behin intsektua harrapatu dutela digeritu egiten dute, bai haragia eta bai exoeskeletoa, nitrogeno eskaria asetzeko. Era horretara jokatzen dute Australia, Asia eta Ameriketako landare haragijaleek era independentean eboluzionatu arren.

Nature Ecology & Evolution aldizkarian teknika horren jatorriari buruz ikertzeko hiru landare haragijaleren genoma sekuentziatu dute:  Cephalotus follicularis (Australia), Nepenthes alata (Asia) eta Sarracenia purpurea (Amerika).

Eboluzioan zehar landare horien hostoetan zeuden entzima batzuk funtzioz aldatu dute, eta gaixotasunen defentsarako entzima izatetik digestio entzima izatera igaro dira. Hiru landareek inongo loturarik izan gabe ezaugarri berdinak lortzea ez da berria, hots, eboluzio konbergentea jasatea. Bai, ordea, molekula mailako mekanismoraino iristea eboluzio bera; esan bezala, talde guztietan gene berdinetan jasan baitute aldaketa. 

 

Iturria: SINC

Estekak

Jatorrizko artikulu zientifikoa

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...