Ardura zaitez!

Lightbox Image
GARIKOITZ PERURENAREN BLOGA
 
Guztiok gure inguruarekiko sentiberatasuna dugunez guztioi arduratzen digu gure inguruan gertatzen denak. Ez dugu ahaztu behar, gainera, gure ingurua gure eraginpean dagoela etengabe, eta eragin horiekiko ardura onartu behar dugu ezinbestean. Horretarako duzue hemen irekita Biologiaren eta Ingurugiro Zientzien leihoa, zuen behatokia. 

Ardura zaitez! bloga | 2012/10/05 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 916 | iruzkin

Eta zer ulertu behar dut nik?

Europako Batasunean elikagaien segurtasunaz arduratzen den erakundeak (EFSA) arto transgenikoa minbizi-eragile dela ondorioztatzen zuen ikerketak akatsak dituela esaten du. Zer ulertu behar dut nik esaldi hau irakurtzean?


Ardura zaitez! bloga | 2012/09/22 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 1006 | iruzkin

Akatsak. Gaizki ulertuak. Inozoak.
Horren beharrezkoa al da uneoro mugikorra erabiltzea?

Orain egun gutxi Noruegako Osasun Publikoaren Institutoak kablerik gabeko teknologiak, hots, Wi-Fi edo telefono mugikorrak, osasunerako seguruak direla esan du. Baina, kalterik ez dagoela ikusi dute ala ez dute kaltea topatu? Baieztapen desberdinak dira, kontuz!


Ardura zaitez! bloga | 2012/09/12 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 766 | iruzkin

Udala herriaren aurka
Arantzadiko ingurunea. Inoiz berriro ikusiko ez den irudia.

Badira egun batzuk iada Iruñeko udala Arantzadiko meandroan hondeamakina eta poliziekin sartu zela. Lehenengoak istorioz betetako eraikinak bota eta bertako baratzak suntsitzeko, bigarrenak herriaren iritzia isilarazteko. Herritik aldendutako udal baten proiektu zentzugabe eta espekulatzailearen erakusleak biak.


Ardura zaitez! bloga | 2012/08/17 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 865 | iruzkin

Zentzugabekeriak

Petrolioak enegiarekin aberastu nahiaren zentzugabekeria argi utzi du. Baina ustelkeria energia berriztagarrien alorrera ere iritsi da aspaldi. Azken pasartea bardeetako egitasmoa da: haize-energiaren irudi berdea naturaren kalterako erabiliko da.

Sanferminak hondakinen kudeaketari garesti ateratzen zaizkio

Ardura zaitez! bloga | 2012/07/22 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 1020 | iruzkin

Jai(-)zakarrak
Sanferminetako hondakinen irudia | Iturria: noticiasdenavarra.com

Iruñerriko mankomunitatearen arabera 1110 tona hondakin sortu dira sanferminetan, 2011ko sanferminetan baino %0,7 gehiago. 1110 tona! Iruñerriko zabortegia goia jotzen ari den honetan eta gerora begira kudeaketa berri bat aztertzen hasi beharko garen honetan zakar gehiegi sortzen dituzte sanferminek.


Ardura zaitez! bloga | 2012/07/08 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 1043 | iruzkin

Barkaidazue
Entzierroetan zezenek estres izugarria pairatzen dute tradizio baten aitzakiapean.

Iruña. Uztailaren 7a, gaueko 4:30ak.

Barkaidazue. Barkaidazue ez naizelako lagun erosoa izan. Orain etxera bidean noala ere ezin diet ideia horiei ez-ikusiarena egin. Eta orain bidean bakarrik, neronekin hitz egiten noalarik konturatzen naiz horretaz. Saiatu naiz, zin dagizuet. Baina ezin dut beste alde batera begiratu. Ezta gaur bezalako egun batean ere. Edo, hobe esanda, are gutxiago gaur bezalako egun batean.


Ardura zaitez! bloga | 2012/06/28 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 983 | iruzkin

Ingurumenaren Nazioarteko Egunean Arcadi Oliveres ekonomilari apartak Koldo Mitxelenan emandako hitzaldiaren bideoa. Pena da euskaraz ez izatea, baina benetan aintzat hartu beharrekoak esaten dituenez hemen jartzea derrigorrezkoa dela iruditu zait.


Ardura zaitez! bloga | 2012/06/17 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 1095 | iruzkin

Autobuseko pentsamenduak
Argazkia: Patxi Cascante

Ez dut garraio publikoa erabiltzeko ohitura handirik. Normalean bizikleta erabiltzen dut hara eta hona ibiltzeko. Lanera ere bizikletarekin joaten saiatzen naiz, izerdi patsetan iristeko arriskua eduki arren. Ez dakit; gustatzen zait bizikletarekin sentitzen dudan askatasuna, edozein lekura edonondik eta edonoiz joateko sentsazioa. Gaur, ordea, autobusa hartu dut lanera joateko. Oraintxe bertan euririk egiten ez badu ere, zeruko hodei lodiek ez baitidate konfiantza handiegirik ematen. Euri zaparrada bat jasotzeko arriskuak Iruñerriko bidegorri lotsagarri eta zatarrak lortzen ez duena lortzen du.


Ardura zaitez! bloga | 2012/06/05 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 1138 | iruzkin

Ingurugiroaren nazioarteko eguna. Iruzur hutsa.
Ingurugiroarekiko ardura ez da zuhaitzak landatzea.

Ez dakit gaur ingurugiroaren eguna den, gehiago ematen baitu irudi garbiketaren eguna dela. Adi bestela egunkari, irrati, telebista eta dena delakoei. Hor ikusiko dituzue pertsonaia ospetsuak haien aurpegia zuritzen: Modeloak, estatu agintariak... Gaur lasai egin dezatela lo, datorren urterarte ingurugiroarekiko ardura guztiak bete dituzte.


Ardura zaitez! bloga | 2012/05/24 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 885 | iruzkin

Airearen kalitatea. Gurekin jolasean ala?

Nafarroako airea kalitate onekoa dela, ez direla Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) agindutako balioak gainditzen. Hori da Juan Luis Sánchez de Muniain Nafar Gobernuko bozeramaileak sinestarazi nahi diguna. Hori Nafarroako estazioek hartutako datuen arabera. Baina, datu horiek benetan islatzen al dute Nafarroako airearen kalitatea zein den?

Ardura zaitez!

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...