Ardura zaitez!

Lightbox Image
GARIKOITZ PERURENAREN BLOGA
 
Guztiok gure inguruarekiko sentiberatasuna dugunez guztioi arduratzen digu gure inguruan gertatzen denak. Ez dugu ahaztu behar, gainera, gure ingurua gure eraginpean dagoela etengabe, eta eragin horiekiko ardura onartu behar dugu ezinbestean. Horretarako duzue hemen irekita Biologiaren eta Ingurugiro Zientzien leihoa, zuen behatokia. 

Ardura zaitez! bloga | 2012/05/19 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 829 | iruzkin

Hautsak harrotuta

Ipar-mendebaldeko haizea nagusitzen da gurean. Baina, tarteka, hegoaldekoak ere jotzen du. Horrelakoetan haize zatarra izaten da, indartsua, erotzeko modukoa. Haize horren menpean egon gara azken egunotan, eta haize honek Saharako hautsa ekarri du berarekin batera. Bada, haizeak hautsa horrenbeste kilometro eraman badezake, zergatik ez du ba polenarekin gauza bera egingo?

Jose Miguel Mulet bioteknologoak iritzia lege bihurtu nahi izan du.

Ardura zaitez! bloga | 2012/05/13 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 858 | iruzkin

Batzuetan ahaztu egiten zaigu pertsonak garela. Sentimenduak, pentsamenduak eta iritziak dauzkagula, alegia. Eta gainontzekoek bezalaxe geuk ere akatsak eta gaizki ulertuak ere izan ditzakegula. Horregatik kontu handiz, ondo zehaztu behar dira zeintzuk diren egi borobilak eta zeintzuk gure usteak.


Ardura zaitez! bloga | 2012/05/07 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 793 | iruzkin

Asteak aurrera eta eskubideak atzera egiten ari dira egunotan, eta jendearen ahotan osasunean eta hezkuntzan pairatuko ditugunak. Naturari buruz txintik ere ez. Horretan murrizketak aspalditik eragiten dute. Beti krisian bizi izanagatik guretzat ez da berria ingurugiroarekin ez oroitzea.


Ardura zaitez! bloga | 2012/04/12 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 874 | iruzkin

Lurrean dardarka eta botaka eman zuen azken hatsa. Hilzoria, ordea, lehenago hasi zen. Trajez jantzitako gizon haien hitzak sinetsi zituenean. Baina zein da gorrarena egiteko gai? Nork itxi diezaioke begiak seme-alabei etorkizun hobea eskaintzeko aukerari? Indian nekazari asko bere buruaz beste egiten ari dira. Azkenekoak pestizida edatea erabaki zuen. Bazekien ez zela heriotza samurra izango, baina oinazea arindu besterik ez zuen egin nahi.

Gaurko grebaren aldarrikapenek bizi-eredua aldatzeko beharra utzi dute agerian; baita ingurumenarekiko jarrera ere.

Ardura zaitez! bloga | 2012/03/29 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 809 | iruzkin

Lanaren etenaldia bera edukiz hezurmamitzeko etetea zilegi delakoan, aldaketaren jarraikortasunaren aldeko aldarria egin nahiko nuke gaurkoan. Egoera latzaren aitzakian egindako lege berrien kontrako mobilizazioak izan dira gaur. Salaketa honakoa: egoera hau sortu dugunok ez ditugula ondorioak ordainduko. Ordea, burua nahasten didan ideia baten hariari tiraka ezin naiteke mutu gelditu. Kalera ateratzeko arrazoia krisi ekonomikoa haiek sortu dutela izan daiteke; edo gizartearen eskubideak murrizten dizkigutelako; edo biak. Baina ezin esan gizarte-eredu honekin ez dugula zerikusirik. Ezin ukatu gu ere, hein handiago ala txikiagoan bada ere, bizi-eredu kontsumista eta xahutzaile baten partaide izan garela.


Ardura zaitez! bloga | 2012/03/28 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 765 | iruzkin

Egunotan Arga ibaiaren inguruan hainbat zuhaitz moztu dira. Egunetik egunera honako mezu hauek agertu dira moztutako zuhaitzotan.


Ardura zaitez! bloga | 2012/03/21 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 996 | iruzkin

Miru beltzak bueltatu dira

Egun hauetan miru beltzak ikus daitezke berriro ere gurean. Hasi dira, beraz, urtero bezala udan joandako migratzaileak bueltatzen. Orain arte erraz identifikatzen genuen miru gorria, buztana V itxura zuen bakarra zelako neguan. Orain, ordea, begiak zabal zabalik mantendu beharko ditugu urtaro honetako dibertsitateaz jabetzeko.


Ardura zaitez! bloga | 2012/02/12 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 961 | iruzkin

Haustura hidraulikoa (Fracking) ezagutuz

Joan den ostiralean Lizarrako Ekologistak Martxan taldeak haustura hidraulikoa edo fracking bezala ezagutzen den gasa erauzteko prozedurari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen. Bertan Euskal Herrian dagoeneko gasa ateratzeko martxan dauden proiektu batzuen berri eman zuten, bai eta prozeduaren arriskua salatu ere.

Atzo harrobia egiteko behar den azkeneko baimena sinatu zen

Ardura zaitez! bloga | 2012/02/03 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 799 | iruzkin

Zilbetin pagadi bat dago, eta pagadi horretan ehunka urteko zuhaitzak daude. Baina ez hori bakarrik. Pagadiaren baitan ehunka animalia espezie babesten dituen baso bat sortu da, milaka onddo elikatzen dituen orbel geruza daukana, eta bertan bere iluntasun isilari kolorea ematen dioten landare pila hazten dira.

Zilbetin pagadi bat dago, eta pagadi horretan hezetasuna arnastu ere egin daiteke, eta haizean dantzan dabiltzan hostoen joan-etorria eta txori bakoitza bere adar zatia babesten entzuten dira.

Zilbetin pagadi bat dago, eta pagadi horretan materia ez da sortzen ezta desegiten ere, eraldatu besterik ez da egiten; eta , horrela, milaka urtetan orekan egon den ziklo bat sortzen da. Trukean ezer eskatu gabe jatea, edatea, berotzea eta gozatzea bermatu digun ziklo bat.

Zilbetin pagadi bat dago, hiriko estresetik eta zaratatik ezkutatu zaitezkeen pagadi bat, arnasa hartzen duzun bakoitzean birikak garbitzen zaizkizula sentitzen duzun pagadi bat.

Zilbetin pagadi bat dago, eta pagadi hori Europako, Espainiako eta Nafarroako legeek babeste dute.

Zilbetiko pagadia ez dira zuhaitzak bakarrik. Zilbetin hori baino gehiago dago. Zilbetiko pagadia magnesita daukan arroka baten gainean jaio zen, hori da bere erru bakarra.

Zilbetin pagadi bat dago, eta pagadi hori enpresa batek langile batzuk ez kaleratzeko txikituko dute. Lan egiteko eskubide osoa duten langileak, baina milaka urtetako historia urratzeko eskubiderik ez dutenak.

Zilbetin pagadi bat dago, eta Nafar Gobernuak pagadi hori lehen Babes Bereziko Eremua izan zedin zedarritu zuen, orain babestea ahazten duen pagadi bat.

Zilbetin gutxi barru ez da pagadirik egongo.


Ardura zaitez! bloga | 2012/01/25 | Egilea: Garikoitz Perurena | Bisitak: 737 | iruzkin

Ez dakit magala labainduz gero ibai-arroko herriak urpean geratuko ote diren, baina badaezpada ere urtegiarekin aurrera egin dezatela.

Ez dakit minbizia sortzen ote duen, baina badaezpada ere eskoletan WI-FIa jartzen jarrai dezatela.

Ez dakit babestutako espezieak hilko ote diren edota baso zahar oso bat galduko ote den, baina badaezpada ere harrobia egin dezatela.

Ez dakit txikizioa ote den edota dirua xahutzen ari ote diren, baina badaezpada ere AHTa eraiki dezatela.

Ez dakit eztanda bat gertatuz gero guztiak kiskaliko ote gaituen, baina badaezpada ere Garoñari beste baimen bat gehiago eman diezaiotela.

Ez dakit babestutako gune bat izan arren ingurune hori txikitzen ari ote diren, baina badaezpada ere ez dezatela Bardeetako Tiro Poligonoa kendu.

Ez dakit osasunarentzako kaltegarriak diren sustantziak jaurtiko ote diren, baina badaezpada ere errausketa aukera dezatela.

Ez dakit bizitza manipulatzea ote den edota horrek osasuna kalte diezaigukeen, baina badaezpada ere transgenikoak baimen ditzatela.

Ez dakit itsasoak husten ari ote diren, baina badaezpada ere arrantzaleek Indikoa arpilatzen jarrai dezatela.

Ez dakit Europan segurtasun frogarik gabeko 10.000 sustantzia kimiko erabiltzen ote ditugun, baina badaezpada ere beste alde batera begira dezatela.

Ez dakit negutegi efektuko gasak klima aldatzen ari ote diren, baina badaezpada ere kotxea ogia erostera joateko ere erabil dezagun.

Ez dakit zuhurtzia printzipioa ote den.

Ardura zaitez!

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...