Mendiminez

Lightbox Image
EÑAUT IZAGIRREREN BLOGA
 
Geografia ikasketak bukatuta, mendiko gida izateko ikasketak egiten dihardut orain, eta mendiarekin lotura duten prozesu geomorfologiko zein erliebeak ditut gogokoen, glaziologian zein goi-mendietako geomorfologian interes handiena ezarriz. Mendizaletasuna eta Geografia bat datozela iruditzen zait, eta biak uztartzea nahiko nuke blog honetan, irakurleoi informazio osagarria luzatu nahian. 
Darwin mendikatean (Suaren lurraldea, Txile) dagoen glaziarrik handiena da eta 1950eko hamarkadaz geroztik atzera-egite izugarria jasan du, 15 km luze den fiordoa agerian gelditu delarik.

Mendiminez bloga | 2015/11/30 | Egilea: Eñaut Izagirre | Bisitak: 556 | iruzkin

Marinelli glaziarraren azken hamarkadetako atzera-egite azkarra
Marinelli glaziarra izen bereko fiordoaren barnealdean, 2015eko Apirilean. Jarraitu asterisko gorria hurrengo irudietan.

Marinelli glaziarra Darwin mendikatean hedatzen den izotz-eremuko handiena da; 120 km2-ko azalera du eta 19 km-ko luzeera, gainera, itsasoko marearen eragina jasaten duenez, tidewater motako glaziar bezala ezagutzen da. 

Darwin mendikatea, Andeak jarraituz, Ipar-mendebaldetik Hego-ekialdera hedatzen da 54º20’ eta 55º Hego latitudeen artean. Sarmiento mendian hasi eta 260 km-ko luzeerarekin Yendegaia badiara arte luzatzen da. Mendikatearen %50 glaziarrek estalita dago, etenik ez duen izotz-eremu batek 2.000 metrotik gorako mendi garaien ardatza jarraituz; 2.300 km2-rekin, altuera galdu hala, glaziarrek arro bereiziak osatzen dituzte gehienak itsas-mailara arte iritsiz, eta bertan calving izeneko gertaerak ohikoak dira. 

Pio XI, azken urteetan aurrerabidean dagoen Patagoniako glaziar bakarretako bat da. Gainera, XX. mendean bere maximo Neoglaziarra jasaten ari da eta izandako fluktuazioek glaziarren erantzuna klimatikoa bakarrik ez dela agerian uzten dute.

Mendiminez bloga | 2013/11/13 | Egilea: Eñaut Izagirre | Bisitak: 1580 | iruzkin

Pio XI, Patagoniako miraria
Pio XI glaziarra Santiagotik Punta Arenaserako hegaldian ikusgai.

Pio XI glaziarrak (Brüggen izenaz ere ezaguna denak), 1922-1939 urte-epean aita santu izan zen Achille Rattiren omenezko izena darama, Alberto de Agostini esploratzaile eta mendizale xelebreak izendatu zuen bezala. 

Hego Amerikako glaziarrik handiena da, 1.265 km2-ko azalerarekin eta Patagoniako Hego Izotz-Kapelako gainontzeko glaziarrak bezala, ohiko glaziar epel baten ezaugarriak ditu, alegia, eremu baxuenetan ablazio-tasa (masa galera) handiak eta goi-eremuetan berriz, pilaketa (masa irabazi) handiak baita ere. Ondorioz, izotz-bolumen osoaren aldaketa tasak (masa-balantzea) oso handiak izan ohi dira.

 

Jakintza alor ezberdinetako zientzialariak, gailurra zapaldu nahi zuten puntako eskalatzaileak, inguruko fiordo ezazgunak esploratu nahi zituzten kayak bidaiariak, argazkilari eta kazetariak... denok izan ginen Sarmiento mendiaren edertasunaren menpean.

Mendiminez bloga | 2013/09/12 | Egilea: Eñaut Izagirre | Bisitak: 1615 | iruzkin

Sarmiento mendiaren mazizoa (2.207 m) Suaren Lurraldeko Uharte Handian (Isla Grande de Tierra del Fuego) dago, Darwin mendikatearen mendebaldeko muturrean, fiordo eta mendi garai izoztuen paisaia nagusi delarik.

Mendiak bi gailur ditu, oso antzerakoak bai forman zein altueran, hala ere, gailurrik gorenena (2.207 m dituena) ekialdekoa (ezkerrekoa irudian) da. Goi-latitude hauetako berezkoa den ezaugarri berezi bat ere nabarmendu daiteke, izotzezko perretxiko izena hartzen duten izotz-eraketa bereziak, elur prezipitazio ugarien zein haizearen eraginez eratzen direnak.

Latitude intertropikaletan egon arren, altuera garaiek eta prezipitazio ugariek izotz glaziarra agertzea eragiten dute, inguruko sumendietan zein Afrikako Kilimanjaro edo Ruwenzori mendiguneetan ikus daitekeen bezala.

Mendiminez bloga | 2013/05/07 | Egilea: Eñaut Izagirre | Bisitak: 1482 | iruzkin

Cotopaxi: Ekuatorean ere gara daitezke glaziarrak
Cotopaxi sumendia Micacocha aintziratik.

Sumendi ezagun hau Ekuadorren dago eta 1802an eman zuen ezagutzera Alexander von Humboldt esploratzaile eta zientzialari famatuak. Sumendia herrialdeko hiriburua den Quitotik 75 km hego-ekialderantz dago eta herrialdeko bigarren mendi garaiena da 5.897 metrorekin (Chimborazo da garaiena). Gaur egun, aktibo mantentzen den sumendia dela esan daiteke, azken erupzioa 1942an izan zen arren, 2003. urtetik aktibitate bolkandarra areagotzen ari baita.

Ondorengo mapan ikus daitekeen bezala, Cotopaxiko glaziarra latitude ekuatorialetan dago, eta horregatik, latitude intertropikaletako gainontzeko izotz-geruzen ezaugarri tipikoak ikus daitezke bertan. Horietako garrantzitsuena, eta agertzearen giltzarri dena, prezipitazio ugariak dira, latitude horietako ohiko tenperatura altuek soilik izotzaren garapena eragozten baitute. Hori dela eta, urteko prezipitazio-tasa altuak (metaketa) urteko urtze-tasak (ablazioa) baino handiagoak dira, eta horrek izotzaren iraupena ahalbidetzen du. 

Everest mendia, munduko garaiena, Himalaiako mendikatean dago itsas mailatik 8.848 metrora. Edmund Hillaryk eta Tenzing Norgayk 1953an "konkistatu" zuten gailur arrarifikatu hau, eta, beste askok jarraitu dieten arren, sasimendizaleak ugaritzen ari dira.

Mendiminez bloga | 2013/04/12 | Egilea: Eñaut Izagirre | Bisitak: 1783 | iruzkin

Sagarmatha - Chomolungma / Zeruaren aitzinaldea - Unibertsoaren ama
Everest inguruetara begira Kala Pattarretik, mendebaldetik. Khumbu glaziarraren gainean altxatzen dira Khumbutse eta Nuptse mendiak, eta atzean, ezkutuan, Everesteko piramidea. ©Jorge García-Dihinx

2010. urtera arte, gailurrera igotzen ahalegindu ziren 5.070 pertsonetatik, 3.431 izan ziren helburua lortu zutenak, eta, horietatik, 142, oxigeno gabe burutuak. Hildakoak, berriz, 216 ziren 2010eko denboraldi amaiera bitartean. George Mallory alpinista britainiarrari Everest igotzearen arrazoiaz galdetu ziotenean, bere erantzun famatu hura eman zuen: "Han dagoelako". Mendian hil eta gorpua han gelditu den 120 pertsonen artean, bat harena da; bera, hain zuzen, gailurraren azpian dago. Gailurra igotzea lortu zuen ala ez, argitzeko dagoen misterioa da.

Everesteko gailur inguruko harriak itsas azpian eratutako kareharriak dira. Ondorioz, formulatu beharreko galdera bitxia honako hau da: nola iritsi dira hara gora? Edota, besteak beste, higadura-agenteak diren haizea, izotza eta ura kontuan harturik, nola jarraitzen dute oraindik harri horiek han? Erantzuna, menditzar hau aktibitate tektoniko handiena duen eskualdeetako batean egoteak ematen du, plaka euroasiar eta indiarraren arteko talka zonalde ikaragarrian, gorako bulkada eta tolestura gorenak batzen diren eremuan. Bi masa kontinentalen arteko talka duela 50 milioi urte inguru hasi zen, eta Himalaia mendikatea 25-30 milioi urte atzera hasi zen hazten. Gaur egun, Indiak oraindik iparralderantz bultzatzen jarraitzen du eta Everesteko gailurra 0,5-1 cm artean hazten da urteko.

George Everest topografo britainiarrak, 1852an, esan zuen 15 zenbakidun tontorra zela munduko garaiena. Hori dela eta, geroago, horrela izendatu zuten haren omenez. Orain dela gutxi gailurrean ezarri diren kokapen zehatzeko instrumentuek modu jarraituan ikuskatzen duten mendi honen altuera.

98 kilometro karratuko eremu bolkaniko hau, jendea bizi den munduko uharte urrunena da. Giza-egonleku bakarra Zazpi Itsasoetako Edinburgo herrixka da, 280 biztanlerekin.

Mendiminez bloga | 2013/03/19 | Egilea: Eñaut Izagirre | Bisitak: 1282 | iruzkin

Tristan da Cunha, atlantikoan galduta dagoen uhartea
Tristan da Cunhako satelite-irudia. ©Image of the Day, NASA.

Tristan da Cunha artxipelagoa -Tristan da Cunha, Gough, Inaccessible eta Nightingale uharteek osatua- Ozeano Atlantikoaren hegoaldean dago; Antartikako kostaldetik 3.700 kilometro baino gehiagora, Afrikako hego muturretik 2.800 kilometro ingurura, eta Hego Amerikako ekialdeko kostaldetik 3.000 kilometro baino gehiagora aurkitzen da. Artxipelago hau itsasoz bestaldeko Britainiar Lurren parte da, Santa Elena eta Ascension uhartediekin batera. 

Irla nagusia den Tristan da Cunharen perimetroa 13 kilometro luze da, eta kostalde ia gehiena itsaslabar malkartsuek osatzen dute, hondartza guneak hegoaldeko zein ipar eta ipar-mendebaldeko hainbat eremutan ikus daitezkeelarik soilik.

1953an izendatu zen Parke Nazional hau Zeelanda Berriko Hego uhartean dago. 700 km2 inguruko azalera dauka eta %40 glaziarrek okupatzen dute. Gainera, herrialdeko 3.000 metrotik gorako gailur asko bertan daude, horien artean Aoraki/Cook mendia (3.753 m).

Mendiminez bloga | 2013/02/21 | Egilea: Eñaut Izagirre | Bisitak: 1564 | iruzkin

Luizi / Elur-jausi ikusgarria Aoraki Parke Nazionalean
Gertatutako isurialdeko prozesuaren hedadura ikusteko irudia.

2013ko Urtarrilaren erdialdera, Zeelanda Berriko gailurrik gorenetako bat den mendiaren inguruan izandako labainketa itzelak magalak burrunbatu zituen. Harri, elur eta izotz erorketa masiboa Dixon mendian (3.019 m) izan zen Urtarrilaren 21eko eguerdiko 2:30etan. Mendi hau Aoraki/Mount Cook Parke Nazionalean dago, Zeelanda Berriko Hegoaldeko Alpeetan.

Hego uharteko hego-mendebaldeko kostalde malkartsuan aurkitzen den fiordo-sistema gorena da, hego hemisferioan ikus daitezkeen fiordo ikusgarri eta zirraragarrienak bertan daudelarik.

Mendiminez bloga | 2013/02/01 | Egilea: Eñaut Izagirre | Bisitak: 1356 | iruzkin

Milford Sound, Zeelanda Berriko altxorra
Milford Sound, "munduko zortzigarren miraria" Kiplingen hitzetan. Neguan ateratako argazkia.

Milford Sound, Zeelanda Berriko erakarpen bisitatuenetakoa da, Rudyard Kipling idazleak behin deskribatu zuen bezala <<munduko zortzigarren miraria>>.

Maoriak izan ziren Fiordland eskualdea esploratzen lehenak duela 800 urte inguru, eta Piopiotahi izena ezarri ziote, hau da, "birigarroak kantatzen duen lekua".

Ozeanotik, Milford Sound ezkutuan gelditzen da. Hala, James Cook nabigatzaile ingeles handiak ez zuen bi aldiz aintzat hartu, bere Resolution itsasontzia gertuko Dusky Soundera eraman zuen arren.

Ez zen 1823ra arte izan John Gronok fiordoa aurkitu zuela; eguraldiak bere itsasontzia barrenerantz sartuarazi bait zuen, hasieran badia baten itxura zuena pixkanaka zabaltzen joan zelarik, barneko distira ezkutuak agerian utziz. Gronok Milford Haven izena jarri zion, bere jaioterriaren omenez, Galeseko Pembrokeshire eskualdean. Beranduago, beste galestar batek izena aldatu eta gaur egun ezagutzen dugun Milford Sound bezala izendatu zuen. Galestar hau, John Stockes nabigatzailea izan zen, 1851. urtean Itsas Armada Britainiarraren HMS Acheron itsasontziarekin mendebaldeko kostaldea ikuskatu zuelarik.

Geologoek ez dute deskribapen apropos bat supersumendi hitza ezagutarazteko, baina ehundaka kilometro kubikoko ateraketa eztandatsua eragin dezakeen erupzio bat definitzeko erabil dezakegu, galdara bolkaniko handi baten sorrera eraginez.

Mendiminez bloga | 2013/01/11 | Egilea: Eñaut Izagirre | Bisitak: 1869 | iruzkin

Yellowstoneko supersumendi ezkutua
Yellowstone Parke Nazionaleko Grand Prismatic Spring iturri termala.

Zorionez, bolumen handiko erupzio hauek oso arraroak dira eta garai historikoan zehar ez da bat ere izan. Interes partikularra duen supersumendi bat Yellowstoneko (Wyoming) galdara bolkanikoa sortarazi zuena da. Etengabeko lurrikarek eta aktibitate hidrotermalak (iturri termal eta geiserrak) bulkanismo berritu bat posible dela gogorarazten digute.

Yellowstoneko galdara, izen bereko Parke Nazionalaren mugetatik barnera kokatzen da. Parkea gainera, Estatu Batuetan izendatu zen lehen parkea izan zen. Yellowstoneko Parke Nazionalaren ezaugarri nagusiak bertako paisaia ikusgarri, bizitza basati, lohi irakin, iturri termal eta geiserrak (bereziki Old Faithful ezaguna) dira, baina ostera, bisitari gutxik dakite eskualdearen historia bolkanikoa. Lurrazpian magma masa handi bat dagoela onartzen dute geologoek, eta batzuek gainera, Yellowstoneko galdara aktibo dagoela uste dute.

Ezagunak direla diogu, denok dugu beraien berri, baina gizartearen zati handi batek irudietan soilik ikusten ditu. Goi latitudeetara bidaiatzean sortzen duten lilura berezia bezain ederra da, beraz, ezagutu ditzagun.

Mendiminez bloga | 2012/12/24 | Egilea: Eñaut Izagirre | Bisitak: 2323 | iruzkin

Argi Polarraren sorrera fenomeno fisikoa da, eguzkitik datozen karga elektrikodun partikulak Lurrerantz bideratzean sortzen dena. Argia ikusgai egiten da partikulek atmosferako gasekin talka egiten dutenean. Fenomenoa polo magnetikoetatik hurbil soilik ikus daitekeen arren, denbora epe motzetan zirkulu polarretatik behera ere ikus daiteke. Ipar hemisferioko argi polarrak Aurora Boreal izena hartzen duen bitartean, Hego hemisferiokoa Aurora Australa izango da.

Mendiminez

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...