Mendiminez

Lightbox Image
EÑAUT IZAGIRREREN BLOGA
 
Geografia ikasketak bukatuta, mendiko gida izateko ikasketak egiten dihardut orain, eta mendiarekin lotura duten prozesu geomorfologiko zein erliebeak ditut gogokoen, glaziologian zein goi-mendietako geomorfologian interes handiena ezarriz. Mendizaletasuna eta Geografia bat datozela iruditzen zait, eta biak uztartzea nahiko nuke blog honetan, irakurleoi informazio osagarria luzatu nahian. 
urte bakarrean

Mendiminez bloga | 2012/01/02 | Egilea: Eñaut Izagirre | Bisitak: 1365 | iruzkin

Urte berri on guztioi!

Gaur, labur-labur, Lurraren Historia era ulerkor batean ezagutzera eman nahi dizuet.

Askok jakingo duzuen bezala, Lurraren sorrera duela 4.600 milioi urte eman zen, hau da, 4.600.000.000. Horrela ikusita ez digu ezer esaten, duela urte asko gertatutako gauzetaz ez baikara maiz gogoratzen. Hortaz, milioika urtetako historia luze eta motel hau urte bakarreko iraupenean laburtzen ahaleginduko naiz.

Arazo asko sortzen dituzten arrisku naturalak

Mendiminez bloga | 2011/12/06 | Egilea: Eñaut Izagirre | Bisitak: 2384 | iruzkin

Islandia eta Jökulhaup hondamendiak
Kokapen geografiko-geologikoa

Islandia, http://www.rainbowmediasolutionltd.com/chemistry-help-uk/ chemistry help uk atlantiar-erdialdeko dortsal ozeanikoaren erdian kokatzen den irla da, eta kokapenak garrantzia handia dauka irlaren jatorrian eta bere garapenean. Dortsal honek, plaka litosferiko Iparamerikarra eta Eurasiarra banatzen ditu, urteko writing service for capstone project 2 zentimetroko urrunketa ematen delarik. Hau, duela 25 milioi urte hasi zen gertatzen, baina Islandiako materialak berriagoak dira, ez baitituzte 16 milioi urte baino gehiago.

link Historia geologiko labur hau (kontuan eduki gure planeta orain del 4.500 milioi urte sortu zela), betidanik lotua egon da aktibitate bolkanikoarekin eta prozesu glaziarrekin, irlaren ezaugarri klimatiko, geografiko eta ingurumen ezaugarriak direla eta. 



http://tyeshiea.com/phd-thesis-in-database-security/ Horrela ba, Islandiako historia geologikoa irlak jasandako aldi glaziar eta interglaziarretan dago banatua. Lehenak, aldi glaziarrak, Plio-Pleistozenoan (duela 3,3 - 0,7 milioi urte) Lurreko eremu handiak okupatu eta Londres parera iristeaz gain, Islandia gehiena mantu glaziar batean estali zuen (2 km-ko lodiera eduki zezakeela eman dute aditzera ikerlariek). Garai honetan, sumendien erupzio mordoa eman ziren, eta meseta moduko eraketak sortu ziren dortsalaren gaineko eremuetan. 


Gaur egun gertatzen den bezala, aldi interglaziarrean (duela 16-3,3 milioi urte eta 0,7 milioi urtetik hona), irla glaziar metaketa handien azpian zegoenez eta erupzio bolkaniko mordoa eman zirenez eta ari direnez, uholde-glaziarren eraketa eragin zuten (eta azken egun hauetan eratzen ari dira). 

2010. urtean 6 masa glaziar handi bereiz daitezke: Vatnajökull (8.300 km2 eta Europako glaziar handiena), Langjökull (953 km2), Hofsjökull (925 km2), Myrdalsjökull (596 km2), Drangajökull (160 km2), Eyjafjallajökull (78 km2) eta beste asko tamaina txikiagokoak. Glaziarrek, irlaren %11 estaltzen dute eta hoietatik %60 aldizka aktibitatea erakusten duten pitzadura bolkanikoen eta termikoki aktiboenak diren zonaldeen gainean aurkitzen dira. 


Mendiminez

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...