Pio XI, Patagoniako miraria
Pio XI, azken urteetan aurrerabidean dagoen Patagoniako glaziar bakarretako bat da. Gainera, XX. mendean bere maximo Neoglaziarra jasaten ari da eta izandako fluktuazioek glaziarren erantzuna klimatikoa bakarrik ez dela agerian uzten dute.

Mendiminez bloga | 2013/11/13 (azken aldaketa: 2013/11/13 ) | Egilea: Eñaut Izagirre | Bisitak: 1704
Pio XI, Patagoniako miraria
Pio XI glaziarra Santiagotik Punta Arenaserako hegaldian ikusgai.

Pio XI glaziarrak (Brüggen izenaz ere ezaguna denak), 1922-1939 urte-epean aita santu izan zen Achille Rattiren omenezko izena darama, Alberto de Agostini esploratzaile eta mendizale xelebreak izendatu zuen bezala. 

Hego Amerikako glaziarrik http://www.english.iibit.edu.au/?speech-on-books-our-best-friend speech on books our best friend handiena da, 1.265 km2-ko azalerarekin eta Patagoniako Hego Izotz-Kapelako gainontzeko glaziarrak bezala, ohiko get glaziar epel baten ezaugarriak ditu, alegia, eremu baxuenetan ablazio-tasa (masa galera) handiak eta goi-eremuetan berriz, pilaketa (masa irabazi) handiak baita ere. Ondorioz, izotz-bolumen osoaren aldaketa tasak ( masa-balantzea) oso handiak izan ohi dira.

 

Pio XI, Patagoniako miraria
Kokapen geografikoa eskala ezberdinetan.


Kaweskar (alakalufe) etniaren ohiko bizitokia zen Eyre fiordoan barrena itsasontziz sartu zen lehen espedizioa http://www.otradny.org/?phd-thesis-dissertation-hec Juan Ladrillero nabigatzaile espainiarrak zuzendutakoa izan zen 1558. urtean, eta “glaziar handi baten aurrealdetik erortzen ziren izotz-puska handiek nabigatzen utzi ez zutela” idatzi zuen.

Garai modernoagoetan, lehen behaketak Alberto De Agostinirenak dira, iada 1920an berak ikusitako gertaera ikusgarriak deskribatu zituelarik. 1926an, glaziarrak aurrerapen azkarra hasi zuen Eyre fiordoan luzatuz, aste batzuetan zehar eguneko 20 metro aurrera egiten zuelarik. Epe motzekoa izan zen aurrerakada honek, Greve haranaren ibai-ahoa itxi eta zonaldea urpean gelditu zen, bertan zeuden kolonoek alde egin behar izan zutelarik. De Agostinik idatzi zuen bezala “glaziarraren aurrealdeak 100 metroko garaiera zuen”, eta berak ateratako argazkietan ikus daitekeenez, izotzaren erorketa-jarduera ( click calving izenaz ezaguna) nagusia aurrealde honetan garatu zen, izotz-puska ( tenpanoak) ugari ikusten baitira.

Hiru kilometroko aurrerapen azkar honen ostean, hurrengo hamarkadan glaziarrak atzerakada nabarmena jasan zuen, izotz-mihiak Eyre fiordoa libre utziz. Hala ere, 1945etik aurrera eta 1983. urtera arte, glaziarrak 10 km egin zuen go to link aurrerantz, 23 metro/urteko batazbesteko abiaduran. 1945an sortu zen Greve lakua (240 km2 ingurukoa), i go zotz-mihia bitan erdibitu zenean, mihi batek iparrerantz eginez eta lakua sortuz, eta besteak berriz, hegoalderantz, Eyre fiordoan barrena.

1992an, glaziarraren hego-mihia glaziar-jatorriko sedimentu pilaketa ( till materiala) handien gainetik igaro zen, Nothofagus espezieko zuhaitzez osatutako basoa estaliz. Azken urteetan, satelite-irudien bitartez egindako behaketen bitartez, bi mihi nagusiak aurrerabidean daudela ikus daiteke, maximo historikoa eman delarik aurtengo irailean. Joera honek glaziarra zabaltzen (azalera irabazten) ari dela ezagutzera emateaz gain, radar-teknologia bidez egindako neurketei esker, lodiera ere handitzen ari dela ezagutu daiteke.

Beroketa kliamatiko entzutetsuaren testuinguruan, berri interesgarri eta berritzaileak dira hauexek.

Iturria: Casassa et al. (in press) Chapter 27: A new glacier inventory for the Southern Patagonia Icefield and areal changes 1986-2000; Chinni, G.A. (2005) Glaciares de la Patagonia.

Pio XI, Patagoniako miraria
Bi mihi nagusiak agerian.


Pio XI, Patagoniako miraria
XIX. mendetik aurrera glaziarrak izandako fluktuazio ezberdinak (Rivera et al., 2006).


Pio XI, Patagoniako miraria
Ipar-mihia.


Pio XI, Patagoniako miraria
Hego-mihia.


Pio XI, Patagoniako miraria
Aurrealdearen panoramika, erdiko morrena bat ikus daitekeelarik.




Leave a comment

Please login to leave a comment.

Mendiminez

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...