Tristan da Cunha, atlantikoan galduta dagoen uhartea
98 kilometro karratuko eremu bolkaniko hau, jendea bizi den munduko uharte urrunena da. Giza-egonleku bakarra Zazpi Itsasoetako Edinburgo herrixka da, 280 biztanlerekin.

Mendiminez bloga | 2013/03/19 (azken aldaketa: 2013/03/21 ) | Egilea: Eñaut Izagirre | Bisitak: 1277
Tristan da Cunha, atlantikoan galduta dagoen uhartea
Tristan da Cunhako satelite-irudia. ©Image of the Day, NASA.

Tristan da Cunha artxipelagoa -Tristan da Cunha, Gough, Inaccessible eta Nightingale uharteek osatua- Ozeano Atlantikoaren hegoaldean dago; Antartikako kostaldetik 3.700 kilometro baino gehiagora, Afrikako hego muturretik 2.800 kilometro ingurura, eta Hego Amerikako ekialdeko kostaldetik 3.000 kilometro baino gehiagora aurkitzen da. Artxipelago hau itsasoz bestaldeko Britainiar Lurren parte da, Santa Elena eta Ascension uhartediekin batera. 

Irla nagusia den Tristan da Cunharen perimetroa 13 kilometro luze da, eta kostalde ia gehiena itsaslabar malkartsuek osatzen dute, hondartza guneak hegoaldeko zein ipar eta ipar-mendebaldeko hainbat eremutan ikus daitezkeelarik soilik.

Tristan da Cunha, atlantikoan galduta dagoen uhartea
Artxipelagoaren eta uhartearen kokapen geografikoa eskala ezberdinetan.


Uhartea, bertan ikus daitezkeen hegazti kopuru handiengatik bereizten da, eta gainera, espezie ezberdinen ugalketarako gune garrantzitsuak aurkitu dira; petrel, albatros, pinguino edota gabaienak esaterako.

Geologiari dagokionez, Tristan da Cunha ezkutu-sumendi bat da; profil baxu, zabal eta silizez osatutako laba elkorrek osatua (basaltoa adibidez). Sumendiaren kono nagusia, uhartearen erdigunean kokatzen da, eta itsas-mailatik 2.060 metroko altueran dagoen kraterra Mary Erreginaren tontorra izendatu zuten esploratzaile ingelesek. 

Erupzioei dagokionez, normalean krater nagusiko ateraketak izan dira ohikoena, baina sumendiaren isurialdeko kono txiki eta pitzaduretatik ere laba ateraketak eman direla ikus daiteke satelite-irudian.

Tristan da Cunhan izandako azken erupzioa ezaguna 1961-1962 bitartean gertatu zen, eta uhartearen ipar kostaldean dagoen giza-egonleku bakarraren ebakuazioa eragin zuen. 

Tristan da Cunha, atlantikoan galduta dagoen uhartea
Uhartearen irudi ezberdinak.


Tristan da Cunha, atlantikoan galduta dagoen uhartea
Kostaldeko itsaslabar malkartsuek malda handia daukate, distantzia urrian altuera nabarmen handitzen baita.


Tristan da Cunha, atlantikoan galduta dagoen uhartea
Tristan da Cunhako zigiluek bertako fauna aberatsari egiten diote erreferentzia.




Leave a comment

Please login to leave a comment.

Mendiminez

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...