Naturzalia

Lightbox Image
ANDER IZAGIRREREN BLOGA
 
Txikitatik gustatu izan zaizkit animaliak eta beti ibili izan naiz mendian bueltaka, hauek ikusi nahian. Inoiz ez da jakiten ze aurkituko dugun, baina argi dagoena da, begiak zabalik eduki eskero, naturak beti eskeiniko digula sorpresaren bat edo beste. Argazki eta azalpentxo batzuen bidez, naturak gauza interesgarri asko dituela erakustea da nire asmoa, beti ere, zaletu umil baten ikuspuntutik. 

Naturzalia bloga | 2015/04/26 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 589 | iruzkin

Kaskabeltz handia (Parus major)

Balkoiko janlekura etorritako txoriekin jarraituz, kaskabeltz handiari tokatzen zaio gaur. Hemen neguan zehar lortutako argazki eta bideo batzuk.


Naturzalia bloga | 2015/04/21 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 509 | iruzkin

Eraztundutako paparrurdinaren jatorria

Hile hasieran, paparrurdin batzuen argazkiak erakutsi nizkizuen, tartean eraztundutako paparrurdin bat. Ba itxura denez, Nantes (Frantzia) inguruan eraztundu zuten 2011n.


Naturzalia bloga | 2015/04/13 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 520 | iruzkin

Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros)

Orain dela gutxi, etxeko balkoian jarri nuen txorientzako janlekuaren argazki batzuk erakutsi nizkizuen, janlekuen inguruko azalpen batzuekin batera. Horri lotuta, janlekuan lortutako argazki eta bideo batzuk erakusteari ekingo diot gaur, buztangorri ilunarekin hasita.


Naturzalia bloga | 2015/04/10 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 548 | iruzkin

Paparrurdina (Luscinia svecica)

Udaberri hasierakin batera, hegazti pasea izan dugu azken asteotan. Hainbat txori igaro dira guretik, hegoaldetik iparralderako bidean. Sasoi egokia izaten da urteko gainontzeko egunetan ikusi ezin diren hegazti batzuk ikusteko, eta horren adibide, gaurkoan erakusten dizuedan paparrurdina (Luscinia svecica). Aspalditik nuen txori hau ikusteko kuriosidadea eta uste baino ale gehiago ikusi genituen Zarauzko Iñurritza biotopoan. Bertan ateratako argazki batzuk eta bideo txiki bat erakusten dizkizuet.

Janlekuak, hegaztiei lagundu eta norberaren etxera hurbiltzeko modu egoki bat

Naturzalia bloga | 2015/03/15 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 595 | iruzkin

Txoriak etxeko balkoian

Txori txikiak gertutik erretratatzea ez da batere erraza izaten, baina badaude hegaztiak hurbiltzeko hainbat modu. Horietako bat, janariarekin erakartzea da. Negu sasoian gainera, ez da erraza izaten naturan elikagaia topatzea eta hainbat txori espeziek asko eskertzen dute janari eskaintza.


Naturzalia bloga | 2015/02/10 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 537 | iruzkin

Txantxangorria (Erithacus rubecula)

Aspaldi ezer erakutsi gabe nengoenez, astebukaeran ateratako txantxangorri batzuen argazkiak erakusten dizkizuet. Beste bat arte!


Naturzalia bloga | 2014/11/26 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 582 | iruzkin

Martin arrantzalea (Alcedo atthis)

Askorentzat hegaztirik politenetariko bat izango da martin arrantzalea. Bere kolore biziekin behintzat ezin esan txori deigarri bat ez denik.


Naturzalia bloga | 2014/10/22 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 772 | iruzkin

Suge gorbataduna (Natrix natrix)
Suge gorbatadun heldua

Aurten suge gorbatadun dexente ikusteko aukera izan dut eta horietako batzuen argazkiekin nator gaur. Agazkietan ikusten den bezala, gazteek lepoko hori-txuriska bat daukate eta hortik dator bere izena (gaztelaniaz culebra de collar). Hazten direnean ordea, desagertu egiten zaie lepoko hori eta horregatik, espezie desberdinak direla ematen du.


Naturzalia bloga | 2014/10/16 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 867 | iruzkin

Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus)
Elgoibarrera ere iritsi da

Naturzalia bloga | 2014/09/04 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 1064 | iruzkin

Bisoi amerikarra

Euskal Herriko beste hainbat tokitan bezala, Elgoibarren ere badabil bisoi amerikarra. Eta nik uda hontan ikusi dudan arren, aspalditik entzunda nuen jendeak ikusita zeukala. Seguruenez, bisoia ikusi duen jendea poztu egingo zen bere herriko ibaian horrelako animalia bat ikusteaz, baina zoritxarrez, kalteak sortzen dituen animalia arriskutsu baten aurrean gaude.

Naturzalia

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...