Naturzalia

Lightbox Image
ANDER IZAGIRREREN BLOGA
 
Txikitatik gustatu izan zaizkit animaliak eta beti ibili izan naiz mendian bueltaka, hauek ikusi nahian. Inoiz ez da jakiten ze aurkituko dugun, baina argi dagoena da, begiak zabalik eduki eskero, naturak beti eskeiniko digula sorpresaren bat edo beste. Argazki eta azalpentxo batzuen bidez, naturak gauza interesgarri asko dituela erakustea da nire asmoa, beti ere, zaletu umil baten ikuspuntutik. 

Naturzalia bloga | 2014/03/28 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 842 | iruzkin

Aurreko urtean Euskal Herriko narrastien posterra egin eta erakutsi nizuen, eta aurten anfibioena egitea tokatzen ziztaidan. Eta animaliatxo hauek ikusteko sasoi onena orain hasten denez, orain da momentu aproposena zuek ikasteko, jeje. Anfibio espezie kopurua narrastiena baino txikiagoa bada ere, seguru nago, zuetako askok uste duena baino haundiagoa dela gure inguruetako dibertsitatea.

Beraz, hemendik aurrera anfibio denei salamandra, igel edo sapo deitzerik nahi ez baduzue, hemen txuleta!

Babestu nahi baditugu, ezagutarazi egin behar ditugu

Naturzalia bloga | 2013/09/11 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 1238 | iruzkin

Narrastiak ezagutzera emanez
Euskal Herriko narrasti espezieak erakusten (Argazkia: Rafa Alkorta)

Natura gustuko izateari lotuta, gehien gustatzen zaidan gauzetariko bat, naturarenganako nire ezagutza umila jendearekin konpartitzea da. Halaber, narrastien mundua bereziki gustuko dudan partetik eta animalia hauek jasaten dituzten mespretxu eta erasoen ondorioz, oso garrantzitsua iruditzen zait hauen inguruko ezagutza zabaltzea.

Honen harira, nire herriko Morkaiko mendi taldearekin batera, Euskal Herriko narrastiak ezagutzeko irteeratxo bat antolatu genuen pasa den udaberrian eta egun hartako kronika labur bat idatziko dizuet jarraian.

Gure inguruko narrasti espezie guztiak bildu ditut poster batean

Naturzalia bloga | 2013/04/30 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 2446 | iruzkin

Banator beste behin ere narrastiekin bueltaka. Oraingoan ordea, zerbait desberdina prestatu dizuet, Euskal Herriko narrastien posterra hain zuzen ere. Gure lurraldean ikusi daitezkeen narrasti espezieen argazki eta izenak aurkituko dituzue bertan. Dortokak, muskerrak, sugandilak, sugeak…

Besterik gabe, zuen gustokoa izatea espero dut. Ondo izan!


Naturzalia bloga | 2013/03/18 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 1111 | iruzkin

Animalien aztarnen atzetik
Azkonarraren oinatzak (Meles meles). Bereizteko errazak izaten dira, behatzak zabaleran kolokatzen direlako, eta gehienetan atzazkalak oso garbi markatzen direlako. kasu honetan, oinatzak uraren azpian zeudenez, baliteke atzakalen markak desagertu izana.

Animalia konkretu batzuk ikustea oso zaila den arren, beraien oinatz, arrasto edota seinaleek beraien presentziaren berri ematen digute. Martxoaren 2an, Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak Alluitz Naturarekin batera ikastaro bat antolatu zuen gai honen inguruan eta bertan izan nintzen ni. Arabako Astulez herritik hasi eta Burgosekin muga egiten duten inguruko mendietan zehar ibili ginen Felix Martinez de Lezea biologoa gidari geneukala, bere azalpenak entzuten. Bide guztia elurtuta zegoenez, arrasto dexente ikusi genituen eta horietako batzuk erakutsiko dizkizuet gaurkoan.

Erleen etorkizuna iluntzen

Naturzalia bloga | 2012/10/20 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 3237 | iruzkin

Liztor Asiatikoa
Liztor Asiatikoaren habia (Vespa velutina)

2005. urtean Txinatik Bordelera egurra zekarren ontzi batean iritsi ziren  liztor Asiatikoak (Vespa velutina) Europara. Ordutik aurrera, zabaltzen joan ziren eta badira urte batzuk gurera iritsi zirela. Eta ez ziren ez intentzio onenekin etorri. Arrisku larrian jartzen ari dira erleen etorkizuna. 


Naturzalia bloga | 2012/10/10 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 1162 | iruzkin

Hegoaldeko narrastiak
Gardatxoa (Timon lepidus)

Tamalez bukatzear dago aurtengo "narrasti sasoia" eta egia esan, inoiz baino probetxu gutxiago atera ahal izan diot denboraldi honi. Hala ere, gutxi bada ere, badaukat zuoi erakusteko zerbait.

Pelobates cultripes

Naturzalia bloga | 2012/05/02 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 1104 | iruzkin

Apo ezproiduna

Blogari hasiera emateko Euskal Herriko anfibioen argazkiak erakutsi nizkizuen eta lista guztia osatzeko 3 espezie falta zitzaizkidan. Horietako bat, apo ezproiduna hain zuzen ere, orain dela gutxi ikusi ahal izan dut, eta argazkitxo batzuk erakutsi nahi dizkizuet.

Hasi dira irtetzen!

Naturzalia bloga | 2012/03/08 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 1250 | iruzkin

Lehen narrastiak
Honela aurkitu nuen hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica), bide bazterrean hilda, lehortzen hasita.

Narrasti zaleentzat negua oso luze joan ohi da eta lehen narrastiak noiz irtengo diren zain egoten gara. Sugandila batzuk neguko egun beroetan ere ikusi ohi dira, baina hori baino gehiago ikusteko, orokorrean udaberriaren zain egon beharra dago.

 


Naturzalia bloga | 2012/01/12 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 1630 | iruzkin


Naturzalia bloga | 2012/01/11 | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 2058 | iruzkin

Aurkezpenean esaten dudan bezala, animali guztiak gustatzen zaizkit. Hala ere, azken urteotan, anfibio eta narrastien munduak erakartzen nau gehienbat. Horregatik, blogari hasiera emateko, Euskal Herriko anfibioak aurkeztea pentsatu dut.

Naturzalia

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...