Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus)

Naturzalia bloga | 2016/01/11 (azken aldaketa: 2016/01/11 ) | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 610
Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus)
Eskulapioren sugea, urtarrilak 9an, Zarautzen aterata (Argazkia: Fidel Blazquez)

Nahiz eta garaiz kanpo egon, aurtengo negu arraro honen ondorioz, narrasti batzuk ikusi ahal izan dira egun beroetan (normalean sugandilak bakarrik ikusi ohi dira). Larunbatean bertan, eskulapio baten argazki bat bidali zidaten. Urtarrilak 9 baten eskulapio bat!! "Bitxikeria" hau aprobetxatzen, udaberritik gordeta nituen espezie honen argazki eta irudi batzuk erakutsiko dizkizuet.

Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus)


Eskulapioren sugea itxura liraineko narrasti ikusgarria da. Normalean 140-170 cm bitarteko sugea den arren, 2 metrotakoak ere aurkitu izan dira. Gorputz marroi-berdexka, sabelalde horixka eta lepoaldean orban horia edukitzen du. Helduak, ugaztun txikiez, hegaztiez eta bestelako narrastiez elikatzen dira, eta gazteak, sugandila eta ornogabeez. Ikustekoa da, txita eta arrautza bila, zuhaitzetara igotzeko daukan abilezia! Euskal Herrian, Kantauri isurialdeko suge tipikoa da.

Eskulapioa, osasunaren zaindaritzat hartu zen antzinako hainbat kulturatan eta greziarrek adibidez, Asklepio (Eskulapio erromatarrentzat) osasunaren jainkoaren ministro zela uste zuten. Gaur egun ere, eskulapio sugea medikuntzako sinbolotzat daukagu, baina aspaldi galdu ziren suge honekiko mirespenak, eta gainontzeko sugeak bezala, hil beharreko piztiatzat dauka gizarteak.

Beheko argazkietan 3 eskulapio desberdin erakusten dizkizuet. Lehenengoa Egoitz Alkorta Mirandari esker ikusi nuen. Begian fijatzen bazarete, kolore gris moduko bat ikusten zaio. Azala mudatzekotan dagoela erakusten du begi horrek. Bigarrena, kalean, garaje baten atean topatu zuten Joseba Elustondo eta Arkaitz Irureta lagunek. Beraiek abisatuta bertaratu nintzen eta hartu eta leku aproposago batean askatu nuen. Hirugarrena Haritz Arrietakin batera topatu nuen, erreka bazterrean.

Argazkien ondoren pare bat bideo ere erakusten dizkizuet. Gaurkoan, bideo desberdin bat ere gainera, beheko eskulapioetako bati, erretratuak nola atera nizkion erakusten duena. Bertan oso ondo ikusten da, sugeak ihes egin nahi duela, eta ihes egiten utzi gabe eta eskua parean jarrita ere, behin bakarrik egiten didala haginka. Eta arrazoi guztiarekin! Gizarteak kontrakoa uste duen arren, animalia oso lasaiak dira, eta gu gara beraien mehatxu, ez alderantziz. Eta ez dauka pozoirik gainera!

Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus)


Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus)


Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus)


Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus)


Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus)


Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus)


Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus)


Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus)
Eskulapioa oso trebea da zuhaitzetan ibiltzen


Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus)


Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus)

Bideoak





Leave a comment

Please login to leave a comment.

Naturzalia

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...