UEU Natur Zientziak

Udako Euskal Unibertsitatearen Natur Zientzien saileko eta EuskalNatura webguneko informazioa aurkitu ahal izango duzu atal honetan.

2012/04/16

EuskalNatura berria: arazoak eta aukerak

Kategoria: EuskalNatura

Webgunea berritzean hainbat informazio galdu da

EuskalNaturaren erabiltzaile zaharrak konturatuko zineten moduan, webgune berriarekin hainbat informazio galdu da, tartean erabiltzaileen kontuak eta galeriako argazkiak. Webgunea berritzerako orduan 2 arazo nagusi horiekin egin genuen topo, besteak beste, eta ezin izan ditugu konpondu. EuskalNatura zaharra 2007ko teknologiarekin eraikita zegoen, eta 2012kora berritzeko hainbat sakrifizio egin behar izan ditugu. Aspaldiko erabiltzailea bazara ondo etorriko zaizu honako hau irakurtzea.

2012/04/15

EuskalNatura: 5 urte, 11 alegin

Kategoria: EuskalNatura

5. urteurrenean aurpegiberrituta dator webgunea

2007ko urtarrilaren 23an sortu genuen Euskal Herriko Unibertsitatean Biologia ikasketak egiten zihardugun 5 ikaslek www.euskalnatura.net webgunea. 20 urte betetzeke, baina edukiak sortu, ikasi eta teknologia berriak berabiliz jendarteratzeko gogo-biziz ekin genion proiektuari, eta ordutik aurrera, gora-behera ugari izan dituen arren, martxan irautea lortu du webguneak azken bost urteotan. Orain, azala eta barrena berriturik, indarberriturik, dator EuskalNatura; gutxienez beste bost urtetan gazteak mobilizatzen, naturaz gozatzen eta edukiak mundura zabaltzen jarraitzeko asmo sendoarekin.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...