Ikastaroa

Irakaskuntza kooperatiboa natur zientzietan, erreken kontserbazio egoera aztergai

2012ko ekainak 26, 27 eta 28
Irakaskuntza kooperatiboa natur zientzietan, erreken kontserbazio egoera aztergai

http://vcc.org.nz/cory-newman-psychology-phd-thesis/ Ikastaro honetan, erreken kontserbazioaren azterketaren aitzakia harturik, irakaskuntza kooperatiboaren teknikak, taldeko lana eta teknologia berrien erabilpenean sakondu nahi da. Horretarako eskola espositiboak, talde dinamikak, mendiko eta laborategiko lana eta ordenagailuaren aurreko eskola praktikoak tartekatuko dira.

Gaur egun konpetentzia zientifikoak eta teknologiak berebiziko protagonismoak bereganatu du hezkuntzaren ziklo guztietan. Bestalde, irakaskuntza kooperatiboa ezinbesteko estrategia didaktikoa da norberaren ikaskuntza esanguratsua bideratu ahal izateko. Ikastaro honetan aspektu guzti hauek jarratu nahi ditugu batera, kasu praktiko baten bitartez ikasleak lan taldeetan antolatuz, eta lortutako emaitzak teknologia berriaren tresnak erabiliz aurkeztuz.  

Antolatzailea

Joserra Díez (UEUko kidea eta EHUko irakaslea)

Irakasleak

Joserra Díez (UEUko kidea eta EHUko irakaslea), Mikel Garmendia (EHUko irakaslea), Iker Ros (EHUko irakaslea), Arturo Elosegi (UEUko kidea eta EHUko irakaslea), Aitor Larrañaga (UEUko kidea eta EHUko irakaslea), Lorea Flores (UEUko kidea eta EHUko ikerlaria), Maite Arroita (UEUko kidea eta EHUko ikerlaria), Ibon Aristi (UEUko kidea eta EHUko ikerlaria)

Xehetasunak

Iraupena: 15 ordu
Lekua: Markeskoa Jauregia (Eibar, Gipuzkoa)
Plaza kopurua: 10 (gutxienez) - 25 (gehienez)
Kostua: Bazkideek 87,50 € | Ikasleek/Langabetuek 78,75 € | UEUko kideek 65,60 €
Ordutegia:

Egunero, 9:00 - 15:00


Edukiak

Ikastaroan landuko diren eduki nagusiak:

  • Irakaskuntza kooperatiboa
  • Teknologia berriak
  • Erreken biodibertsitatearen azterketa eta kontserbazio-egoera

Gaiak metodologia aktiboen bitartez landuko dira, eskola espositiboak eta teknika kooperatiboak tartekatuz. Ikasleak lan-taldeetan antolatuko dira eta ikasgelan, mendian eta ikasgeletik kanpo eginiko lana azken egunean aurkeztuko dute.

Egitaraua

http://calpoly.lambdaphiepsilon.com/apple-final-cut-express-4-mac/ apple final cut express 4 mac Ekainak 26

(9:00-9:15) Ikastaroaren aurkezpena.
Joserra Díez 

(9:15-9:45) Zergatik aldatu irakasteko moduak? Ikaskuntza kooperatiboaren osagai nagusiak. Marko normatiboa eta konpetentzien garapena.
Iker Ros

(9:45-10:15) Irakaskuntza kooperatiboa – Poster dinamika.
Iker Ros

(10:15-10:40) Irakaskuntza kooperatiboaren oinarria. Taldeetan lan egiteko estrategiak eta irizpideak.
Iker Ros

(10:40-11:00) Lan-taldeen osaketa.
Iker Ros

(11:45-12:30) “Zer da erreka bat? Nola funtzionatzen du?”.
Arturo Elosegi

(12:30-13:15) Erreken kontserbazio-egoeraren indikatzaileak – Puzzle dinamika.
Joserra Díez

(13:15-14:00) Teknologia berriak eta irakaskuntza kooperatiboa. Adibide praktikoak.
Mikel Garmendia

(14:00-15:00) Erreken kontserbazio egoera aztertzeko teknologia berrien baliabideak.
Mikel Garmendia.

see url Ekainak 27

(9:00-9:30) Landa-lana antolaketa.
Joserra Díez

(9:30-12:00) Erreketara lagintzen. Irteera gidatua.
Lorea Flores, Aitor Larrañaga, Maite Arroita, Ibon Aristi eta Joserra Díez

(12:00-14:00) Makroornogabeen identifikazioa lupa binokularren bitartez.
Lorea Flores, Aitor Larrañaga, Maite Arroita, Ibon Aristi eta Joserra Díez

(14:00-15:00) Indize biotikoak eta morfologikoak kalkulatzen eta euskarri digitaletan sartzen.
Lorea Flores, Aitor Larrañaga, Maite Arroita, Ibon Aristi, Joserra Díez eta Mikel Garmendia.

next Ekainak 28

(9:00-11:00) Taldeka, “glogster” plataforman posterrak osatuz.
Mikel Garmendia eta Iker Ros.

(11:45-12:30) Lan taldeen lana baloratzeko irizpideak.
Iker Ros.

(12:30-13:15) Konpetentziak ebaluatzeko estrategiak.
Mikel Garmendia.

(13:15-14:30) Emaitzen lanen aurkezpena taldeka.

(14:30-15:00) Eztabaida orokorra.
Iker Ros, Mikel Garmendia eta Joserra Díez.

Oharrak

  • Ordenagailu portatila ekartzea gomendagarria litzateke
  • Bigarren egunerako mendi arropa eta katiuskak ekartzea desiragarria litzateke 

 

Izena ematea

 Izena emateko jarraibideak: www.ueu.org

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943821426, i.iciar@ueu.org (Irati)
Hasiera data: Monday, 14 May 2012
Amaiera data: Tuesday, 19 June 2012

Informazio gehiago

Leave a comment

You are commenting as guest.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...