Ikastaroa

Mendiko teknikak basabizitzaren ikerketan. Ikastaro praktikoa Pirinioetan.

2012 uztailak 16-20
Mendiko teknikak basabizitzaren ikerketan. Ikastaro praktikoa Pirinioetan.

Biologiako ikasketetan gero eta garrantzi handiagoa ematen zaie teknika molekularrei eta laborategiko beste lanei. Horren ondorioz, biologo gazteek maiz hutsune handiak izaten dituzte mendiko lanak egiteko eta basabizitza ezagutzeko. Horrek, gainera, hainbat lanpostuetarako atea ixten die. Ikastaro honen helburua hutsune horiek betetzen hastea da. Horretarako, bost egun (uztailaren 16tik 20ra) emanen ditugu Pirinioetako bazterrak miatzen, egunero leku eta gai desberdin baten inguruan.

Ikastaro honi 80 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Antolatzailea

Arturo Elosegi eta Arantza Aldezabal

Irakasleak

Arturo Elosegi (EHUko ekologia irakaslea eta UEUko kidea), Arantza Aldezabal (EHUko biologia irakaslea eta UEUko kidea), Estibaliz Sarrionandia (EHUko botanika irakaslea eta UEUko kidea), Frank D'Amico (Biologian doktorea, Paueko eta Aturriko Herrietako unibertsitateko irakaslea), Iker Pardo (Instituto Pirenaico de Ecología-CSIC zentruko ikerlaria eta UEUko kidea), Maite Gartzia (Instituto Pirenaico de Ecología-CSIC zentruko ikerlaria eta UEUko kidea), Migel Mari Elosegi (Nafarroako basozaina eta UEUko kidea), Zigor Arteaga (EGA wildlife consulting-eko teknikaria)

Xehetasunak

Iraupena: 5 egun (40 ordu)
Lekua: Jaso Ikastola, Iruñea
Plaza kopurua:
Kostua: Bazkideek 160 € | Ikasleek/Langabetuek 144 € | UEUko kideek 120 €
Ordutegia:

source url Egunero: 9:00 - 17:00


Edukiak

Helburuak

  • Mendiko lan naturalistikoetan trebatzea, natura interpretatzen ikasiz.
  • Pirinioetako basabizitzaren dibertsitatea ezagutzea.
  • Basabizitzaren azterketan maiz erabiltzen diren metodoak esperimentatzea.
  • Basabizitzaren kudeaketak dituen arazo eta erronka berrien inguruan gogoeta egitea.

Edukiak

  • Basoen kudeaketa eta okilen kontserbazioa: bertako espezieen jarraipen-metodoak eta kudeaketa-arazoak (Bertiz, 1. eguna).
  • Ehiza-espezieen zentsoak eta kudeaketa: Sarrioaren kasua (Bisaurin-Bernera, 2. eguna).
  • Goi-mendiko erreketako fauna: ur-zozoaren portaera eta ekologia energetikoa (Somport-Canal Roya, 3. eguna).
  • Pirinioetako flora mehatxatuaren jarraipena: goimendiko espezieen epe luzerako monitorizazioak (Bujaruelo, 4. eguna).
  • Pirinioetako paisaiaren aldaketa: matorralizazio-arazoak eta landare-komunitateen epe luzerako monitorizazioa (Ordesa, 5. eguna).
  • Aipaturikoaz gainera, goi-mendiko flora eta faunaren identifikazioan landuko dugu 5 egunetan zehar.

Metodologia

see Pirinioetako 5 leku bisitatuko ditugu, oinez eta autoz, biak konbinatuz bertaratuko garelarik: Bertiz, Lizara-Bisaurin, Somport-Canal Roya, Bujaruelo, Ordesa. Egunez mendiko ibilbideak egingo ditugu, eta leku zehatz batzuetan zentso-metodoak esperimentatuko ditugu. Lotarako mendiko aterpeak erabiliko ditugu. Irakasle gonbidatuak izango ditugu egun bakoitzean, eta bertan azalpenak emango dizkigute. Ondoren, afalosteko tertuliak ere antolatuko ditugu giro lasaiean eztabaidagune aparta izateko xedeaz.

Oharrak

Ohar garrantzitsua: mendiko materiala, federazio lizentzia, garraioa, ostatu eta otordu gastuak EZ daude matrikulan sartuta, partaideek aparte ordaindu beharko dituzte.

here Mendiko materiala: ikastaroa goi-mendian egingo denez, ezinbestekoa da mendiko material aproposa eramatea (botak, zira, arropa egokia, eguzkiko betaurrekoak). Gainera, oinarrizko material naturalistikoa ere eraman behar du partaide bakoitzak: lupa eta prismatikoak. Antolatzaileek jarriko dituzte teledetekziorako tresneria, teleskopioak, eta beharrezko gida, GPS eta mapak.

source site Federatuta egotea ezinbestekoa da: lotarako Aragoiko mendiko aterpeak erabiliko ditugunez, eta bertako deskontuez baliatzeko, beharrezkoa da Espainiako Federazioaren bidez federatuta egotea. Edozein mendi taldetan atera daiteke lizentzia (70-80 euro inguru kostatzen du). Bilbon Mendiko Etxea edo Atxarre mendiko dendetan zerbitzu hori eskeintzen dute, eta hortaz ez da beharrezkoa mendi-elkarte batetik bideratzea. Noski, federatua egoteak, halaber, mendian aseguratua egotea dakar, eta hauxe derrigorrezko baldintza da ikastaro honetan.

get Garraioa: Lekutik lekura mugitzeko autoak erabiliko ditugu, eta horietako batzuk behintzat ikasleek jarri beharko dituzte.

Ostatua eta otorduak: aipatu bezala, mendiko aterpeetan hartuko da ostatua eta otorduak martxaren arabera antolatuko dira. Xehetasun hauek ikastaroaren antolatzaileek ikasleekin lotuko dituzte.

Izena ematea

 Izena emateko jarraibideak: www.ueu.org

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943821426, i.iciar@ueu.org (Irati)
Hasiera data: Monday, 14 May 2012
Amaiera data: Friday, 06 July 2012

Informazio gehiago

Leave a comment

You are commenting as guest.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...