Ikastaroa

Zientzia ala superstizioa? Sendabelarren afera azterketa etnobotanikoaren ikuspegitik

2018ko ekainaren 25etik 27ra
Zientzia ala superstizioa? Sendabelarren afera azterketa etnobotanikoaren ikuspegitik

Botanikaren ezagutza basikoekin hasiko gara gure inguruetako landare arruntenak modu egokian identifikatu ahal izateko. Ondoren, baserritar gizarte tradizionala testuinguratu eta bertan praktikatzen zen herri-medikuntzari buruzko zenbait nozio landuko ditugu (sendabelarren garrantzia, erritualak eta magia, plazeboa, petrikiloak...). Orduko garaietan arruntak ziren infusio, enplastu eta ukendu batzuk ere egiten ikasiko dugu. Amaitzeko, medikuntza ofiziala eta alternatiboen artean ematen den gatazkari buruz eztabaidatzeko aukera izango dugu.

Antolatzailea

Aitor Salaberria Oiartzabal, Mikel Etxeberria Okariz eta Nerea Pagaldai Agiriano

Irakasleak

Gorka Menendez Baceta

Xehetasunak

Iraupena: 18 ordu
Lekua: Ezpeleta Jauregia
Plaza kopurua:
Kostua: Orokorra: 126 € | Ikasle, langabe eta erretiratuak: 113,4 € | UEUko Bazkideak: 94,5 €
Ordutegia:

1. eta 3. eguna (9:00-17:00)  Ezpeleta jauregian.

2. eguna (9:00-18:00) Irteera


Edukiak

1. eguna

9:00-17:00, Ezpeleta jauregian.

Klase teoriko praktikoak (botanika, herri-medikuntza eta baserritar gizartearen testuinguratzea).

2. eguna

9:00-18:00. 

Mendi irteera (landareak bertatik bertara ikusi eta batu).

3. eguna

9:00-17:00, Ezpeleta jauregian.

Klase praktikoak (erremedio tradizional prestatu) eta talde eztabaidak (medikuntza sistema ezberdinen arteko gatazkaren inguruan).

Izena ematea

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
Hasiera data: Monday, 14 May 2018
Amaiera data: Monday, 18 June 2018

Informazio gehiago

Leave a comment

You are commenting as guest.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...