Kronika
Baztango zeharkaldia
2015/04/15-19

1. eguna: Izpegi - Bidarrai

http://admisiones.uprrp.edu/wp-content/?essay=2368&writingservice=business-plan-writing-services-edmonton Azkenean iritsi zen eguna, EuskalNatura-ko irteera hastera zihoan!! Goizeko 9:00etan elkartu ginen Leioako Campusean eta bertatik irten ginen energiaz bete-beterik. Autobusean Izpegiko portuko kurba estuak igotzen genbiltzala ikusi genuen irteerako lehenengo animalia, azkonarra. Goiz iritsi ginen portuaren puntara eta zerbait jan eta motxilak kolokatu ondoren hasi zen gure ibilbidea. Aldapan gora ekin genion energiaz beterik geundela aprobetxatuz, eta hainbat gora beheren ondoren Iparlako lepora iritsi ginen paisai ikaragarri baten barrena. Bidean hainbat geldialdi egin genituen indarrak berreskuratzeko eta egarriak asetzeko. Tontorretan zehar, amildegi ertzean hainbat kilometro egin ondoren Bidarrairako jaitsierari ekin genion. Azken momentuan euria hasi zen baina bestela eguraldia polita izan genuen egun osoan zehar.

Bidarrain dutxa freskagarriaz gozatu ondoren ezagutza jolasak egin genituen; izen guztiak ikastea lortu genuen!! Iujuuuu eta afal ondoren ere jolasean jarraitu genuen. Animalien jokoak munduko zoologia ezagutzeko aukera ematen du; bat, txakurra, guau, dragoiak, fitoplanktona… 

http://neoalign.com/customs-essays-toronto/

2. eguna: Bidarrai - Erratzu

Bidarrain eguna tristean esanatu zen arren, 9.30tan gogoz ekin genion aurrean genuen 24km-ko bideari. Urritzateko erreka jarraitu genuen eta berehala maldan gora hasi ginen. Harpeko saindu izeneko kobazuloa pasa ondoren, bidea asko malkartu zitzaigun, pareta izugarri baten azpitik Itxusiko harrien hasiera markatzen zuen atalaiara iritsi artean.

Eginiko ahaleginaren ondoren amaiketakoaz disfrutatu genuen amildegia lagun. Itxusiko harrien sartu-irtenak jarritu genituen parean genuen paraje ikusgarriaz disfrutatuz, besteak beste Irubetakaskoa mendi ikusgarriaz. Sai arreak ikusteko aukera paregabea izan genuen, bai hegaz zein haitzetan geldirik.

Altueratik berriro ere bailara estura jaitsi ginen, bertan errekasto eta baso ederrak ikusteko aukera izan genuen. Pista jarraituz Gorramendiko lepora iritsi bitarteko bidea luze joan zen, kantinplora hutsek eta motxilen pisuagatik besteak beste. Hala ere bidearen azken zatian aurkituriko iturriak  eta ekaitzaren mehatxuak berpiztu gintuen Bozatera (Erratzu) bitarteko erritmoa azkartuz. 

Kotxeen laguntzaz Erratzutik Elizondoko aterpetxera joan ginen eta bertan Sai arrearen inguruan hitz egitera etorri zen Miguel Mari Elosegiren hitzaldia izan genuen. Egunean zehar ikusitako Itxusiko sai arre kolonien inguruan hitzegin zigun batez ere, gaur egungo egoera, kolonia horien jarraipenerako metodologiak, identifikazio teknikak eta guzti horrek dakarren informazioaz.

Afari ederra triparatu ondoren, Euskalnaturako irteeretako joku zaharrenetako batera aritu ginen, “herrialo-otso-kamomila” jolasa,  harritzekoa lehenengo egunetik aritu ez izana! Hori bai, behin hasita ezin geratu, egunean zeharreko kexa eta minak ahazturik ordubatak arte ez zen isiltasun osorik egin aterpetxean. 

3. eguna: Xorroxin

Lehen bi egunen ostean zangoei atseden eman eta azken txanpara indarberrituta iristeko ibilbide zirkular lasaia genuen prest Iñarbegi errekaren inguruan. Elizondotik autoan abiatu eta joan-etorri batzuen ondoren Gorostapaloko ermitan elkartu ginen guztiok. Azkenak iritsi bitartean inguruko landare espezieak identifikatzen ikastea helburu zuen botanika lehiaketa antolatu genuen, bakarren batek “pintzaren” eta “hitz debekatuaren” jolasak proposatu ostean bigarren planoan gelditu zena.

Jolas eta lehiaketa guztien arauak ondo ikasi eta Xorroxinera doan bidea albo batera utzita Beartzunerako norabidea hartu genuen. Ordu erdi eskasera ikusi genuen lehen putrea hegan. Bat, bi, hiru…eta azkenean 40 inguruko taldea ikusi genuen arrapaladan lurreratzen gugandik ez oso urruti. A zer nolako sorpresa, ezta Migel Marik prest utzi izan baligu ere! Bezperan hitzaldian azaldu zizkigun hainbat gauza bertatik bertara behatzeko aukera paregabea izan genuen. Minutu gutxi behar izan zituzten hildako behorrari begiak eta lepoa garbitu eta sabelaldea zulatzeko.

Aurrera jarraitu eta hurrengo eguneko ibilbidea (zati bat behintzat) parez pare genuela egin genuen hamaiketakoa, botanikako lehiaketa dagoeneko ahaztuta, pintza zeinek edukiko urduri.

Tripa ondo beteta berehala iritsi ginen Soalarko trikuharrietara, baina trikuharrien inguruko aditurik ez eta denbora gehiegi eskaini gabe egin genuen aurrera Burgako oihanera iritsi arte. Oraindik biluzik zegoen pagadia zeharkatu eta uste baino lehenago egin genuen topo Iñarbegiko bidearekin.

Erratzura itzultzeko bidea iparralderantz okertu ahala erori zitzaigun lehen euri tanta eta ordu erdi luzez erruz bota zuen. Iñarbegi errekari jarraituta gelditu ere egin gabe iritsi ginen Xorroxingo ur-jauziraino, erabat blaituta. Bakarren batek bainujantzia motxilan bazuen ere, zaparradak azkar uxatu zigun bainatzeko gogoa. Hoztu aurretik Gorostapalora itzuli, bazkaldu eta lehenbailehen egin genuen buelta Elizondora.

Dutxa beroa hartuta indarberrituta egin genien ongietorria astebururako batu zitzaizkigunei, eta baita hitzaldia ematera etorri zirenei ere. Lurralde antolamenduari eta paisaiari buruz aritu zitzaizkigun: zer diren, ze garrantzia duten, hauen inguruko erabakiak zeinek hartzen dituen, zeinek hartu behar lituzkeen eta zeini eragiten dioten…hitzaldi interesgarriak benetan!

Afalostean, ohiko jolasez gain, hiru antzerki izan genituen egunean zehar egindako jolasak galdu zituztenen eskutik. Nahikoa ez eta laugarren bat egitera ere animatu zen hirukotea! Parrez lehertu beharrean amaitu genuen hirugarren eguna.

4. eguna: Elizondo - Zugarramurdi

Aurreko hiru egunetako euriek atseden eman ziguten laugarren hontan eta eguneko lehenengo eguzki-izpiez gozatu ahal izan genuen Elizondoko aterpetxetik kanpo. Behin  motxilak kargatu, janaria banatu eta eguneko jokoen arau eta “hitz debekatu” berriak ezarrita, gogotsu ekin genion 22 kilometroko ibilbideari.   

Horrela bada, jolas eta barre artean ekin genien ibilbidearen lehenengo aldapei, eta hasierako izerdiak gainditzeak bere saria utzi zigun, arnasa sakon hartzeko aukera izan baikenuen inbertsio termikoaren efektu ikusgarriaz gozatzen genuen artean.  Euskalnaturako irteeretan gertatu ohi den bezala, ordea, eguraldi onak eta eguzkiak berehala hasi zitzaizkigun mehatxatzen eta hamaiketakoa egiten ari ginen bitartean, heldu zitzaizkigun lehenengo euri tantak. Hori bai! Eguraldi txarrari aurpegi ona jartzen zaion bezala, guk barre artean gure metodo partikularrak aurkitu genituen eguraldi txarrari aurre egiteko. 

Tripak ondo beteta genituela eta eguzkiak berataz gozatzeko beste aukera bat ematen zigula ikusita, bidean aurrera jarraitu genuen. Hala ere, eguraldiak txarrera egin baino lehen, eta bide batez aldapen osteko atsedena hartzeko, Garikoitz Perurena adituak aurreko gauean paisaiari eta lurralde antolamenduari buruz emandako azalpenak praktikan jartzeko auekra izan genuen. 

Apur bat aurrerago bazkaltzeko beste geldialditxo bat egin genuen. Hala ere, ez genuen gehiegi luzatu, jada eguraldia okertzen eta zerua goibeltzen hasiak zeuden eta... Horrela, ordu erdi ere ez zen igaro xirak soinean jarri behar izan genituen arte. Tarte luze batez bota zuen eta denok bukatu genuen blai eginda. Horrek, baina, ez zituen gure umorea eta gogoak aldatu, eta denok jarraitu genuen aurrera “apar-festa”  eta kantuen artean. “Xalala! Xalala! Riki Riki! Xalala! Xalala! Rikirri! Dutxan dardaraka... RON hotzarekin”. 

Ia konturatu gabe, Atxuriako tontorrera heldu ginen eta urrundik Zugarramurdi ikusteko aukera izan genuen. Hainbeste busti ondoren, gaua pasatuko genuen herria hain gertu zegoela ikusita, lasaitu ederra hartu eta geroago hartuko genuen dutxa beroan pentsatzen hasiak ginen! Aldapan behera gindoazen heinean, ordea, urditzen hasi ginen denok, pintza nork edukiko ote zuen beldurrez... Azkenean, gauean beste antzerki edo probaren bat egiteko beldurrak nagusitu, eta korrika heldu ginen Zugarramurdiko aterpetxera. 

Dutxa bero-beroak eta EuskalNaturako irteeretan faltan ezin diren egon zerbezek biziberritu gintuzten, eta horren ondoren, Aitor Arrizabalaga aditua etorri zen gurekin saguzarren hainbat berezitasun banatzera. Kontzeptu orokor asko azaltzeaz gainera, gauean ere, eguneko jokoak galdu zituztenen proba eta jolasekin oparo barre egin ondoren, detektore berezien bidez gutxi batzuk entzun eta ikusteko aukera izan genuen. Hori gutxi bazen ere, eguna “Zorionak” abesten amaitu genuen. Zer nolako aukera ona urteak betetzeko, ezta? 

5. eguna: Zugarramurdi - Urdazubi

Azkenengo eguna heldu zen jada. Zugarramurdiko aterpetxean ondo gosaldu ondoren eta azken gaubelaren ajeak atzean utzita, bideari ekin genion. Laino ilunek bakean utziko ez gintuztela zirudienez, zirak jantzita baina gogotsu abiatu ginen, denok baikenekien aurretik zetorren txangoa guztietan motzena eta lasaiena izango zela. ‬‬‬

Erdibidean Iparraldearen bista ederrak gozatzeko aukera izan genuen, baita gure helmuga ere, Urdazubi edo Urdax. Herrigunera heltzear ginela, Ander Izagirreren abileziari esker, musker berde bat (Lacerta bilineata) ala Schreiber muskerra (Lacerta schreiberi) hurbiletik ikusi genuen txangoaren atzealdean geundenok. ‬‬

Herrira helduaz bat bazkaldu egin genuen azken otartekoa izango zena, eta mahaiondoa luzatu gabe, Ikaburuko kobak bisitatzera joan ginen. Kobaren barruan, gidari baten laguntzarekin, kareharrian sortzen diren formazio ezberdinen inguruan jantzi ginen. Saguzahar bat edo beste ere ikusteko aukera izan genuen eta mitologiaz ere izan genuen zer ikasi.

Guztia bukatuta, autobusean abiatu ginen Bilborantz beste urte batean txangoa errepikatuko den esperantzaz.‬‬

Irteerako argazkiak

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...